Noticias

 

Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Enkarterriko berbalagun programa. Honako hau 12. ikasturtea da, beraz Euskal Herri osoan ezaguna den egitasmo honek, indarra hartu du gure eskualdean ere. Pasa den ikasturtean 13 izan ziren martxan egon ziren taldeak; eta talde hauetan ia 100 lagunek parte hartu zuten. Oraingoan ere, beraiekin batera euskaraz gozatzeko gonbitea egiten digute Praktikatu eta Bizi! lemapean.

Hizkuntzaren ikaskuntzan, alboan utzi ezin daitekeen kontua da ikasitakoa praktikan jartzea, ez da gauza berria; euskara praktikatzeaz gain, jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, finean, euskaraz bizitzeko aukera izango du izena ematen duenak.  Berbalaguna, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean datza. Bertan, edozeinek har dezake parte, euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan...

Izena eman nahi dutenek Enkarterriko AEK euskaltegian, Udal Euskaltegian, Hizkuntza Eskolan edo Mankomunitateko zein Balmasedako udaleko euskara zerbitzuetan dute izena emateko aukera, baita telefonoz edo whatsappen bidez (671 070 044),  edo e-mailez (enkarterri@aek.eus) ere. Informazio gehiagorako blog-a ere badago: berbaterri.blogspot.com