Albisteak

 

PAPEREZKO SOINEKOEN LEHIAKETA INTERNAZIONALA

Paperezko Soinekoen Lehiaketa Internazionala

Paperezko Soinekoen Lehiaketa Internazional hau, heldu eta haurren kategorietan, beti ospatu izan da Gueñeseko La Cruz jaietan, irailean.

Artelan guztien oinarrian papera dago. Izan ere, inguruneak paperarekin duen harreman estuagatik antolatua izan da berrogei urte baino gehiago dituen lehiaketa internazionala.

Hasieratik egon da jarduera kultural hau joskintzari lotuta, parte hartzaileak jostunak edo zaleak izan dira. Hori dela eta, ez da inoiz onartu soinekoak egiteko ez kolarik, ez graparik, ez eta jostea ez zen beste modurik ere.

Eclipse koktel-jantzia, 2009ko edizioko irabazlea

Mari Vi Merino diseinatzaileak haur eta helduen kategorietako lehenengo sariak irabazi zituen, bai eta herriko diseinurik onenaren Roberto Comas saria ere, helduen kategorian.

Gueñeseko diseinatzaile Mari Vi Merino izan zen Gueñeseko herrigunean irailaren 12an egin zen Paperezko Soinekoen Lehiaketa Internazionalaren 2009. urteko edizioko irabazle nagusia.

Helduen kategorian, Mari Vi Merinoren “Eclipse” soinekoak irabazi zuen lehenengo saria. Bi koloreko koktel-jantzi laburra da, eta izenak esaten duen bezala, ilargiaren eklipsea irudikatzen du bitxi-brotxez apaindutako erdiko izurtuaren bitartez.

Helduen lehenengo saria

Bigarren saria Gueñeseko María Dolores Ruiz diseinatzailearen “Talismán” diseinuarentzat izan zen. Bi koloreko brodatuak dituen ezkongai-jantzi marfila da, sorbaldak estali gabekoa. Beloa, berriz, kakorratzez egina du.

Helduen bigarren saria

Bestalde, Castro Urdialesko “Arte Urdiales – A Mano”k egindako “Maia” modeloak hirugarren saria irabazi zuen eta mahukarik gabeko jantzi luze estua da, eskote irregularra duena.

Helduen irugarren saria

Lehiaketa honen izpiritua bizirik mantentze aldera egindako lanarengatik eskerrak emateko Gueñeseko biztanleei zuzentzen zaien “Roberto Comas” saria ere Mari Vi Merinok irabazi zuen “Abanicos” soinekoari esker. Gorputzari estututako jantzi luzea da. Jantziak abaniko baten modura zabaltzen den gona du, zilar koloreko pasamaneriaz apaindua.

Helduen Roberto Comas saria

Diseinurik onena saritzeko helduen kategoriako azken saria Argüelles – Sieroko (Asturias) Andrea Galán García diseinatzailearen “Safari” modeloarentzat izan zen. Tirantedun gerruntzea eta gona luzea ditu, koloreengatik zebraren azala gogorarazten diguna. Eskuz jositako diseinu honek ile-apaingarria eta eguzkitakoa ere baditu.

Diseinurik onenaren saria

Haurren kategoriari dagokionez, lehenengo saria Gueñeseko Mari Vi Merino diseinatzailearen “Mandarina” soinekoarentzat izan zen. Berokia eta jantzia dituen traje laranja da. Jantziak kapa itxurako mahukak ditu eta berokia lorez eta pikillo formako erremate batez zipriztinduta dago.

Umeen lehenengo saria

Bigarren saria Zallaraino heldu zen, Irene Mendikoetxea Llaguno diseinatzailearen “Loreak” soinekoaren eskutik. Bi piezako soinekoak boleroa eta pamela ere baditu. Gainera, jantziak dituen loreak eskuz eginda daude eta osagarriak pintxo-paperezkoak dira. Hori dela eta, jantzia oso aproposa da udaberriko koktel batera eramateko.

Umeen bigarren saria

Haurren kategoriako hirugarren saria La Quadrako (Gueñes) Sara Barrenetxearen “Campanilla” diseinuarentzat izan zen. Kolorez betetako jantziak naturan bertan egina dagoela dirudi.

Tercer premio infantil

Azkenik, herriko diseinurik onenaren Roberto Comas saria, haurren kategorian, María Dolores Rellanen “Haizerrotatxo” diseinuak irabazi zuen. Koktel jantzi asimetrikoa eta boleroa haurren haize-errotatxoetan daude oinarrituta.

Umeen Roberto Comas saria
EPAIMAHAIKIDEAK

Ion Fiz diseinatzailea izan zen epaimahaiburu, eta aurreko edizioetako buruek egin bezala, berak ere goitik behera paperez egindako “Couture” jantzia aurkeztu zuen lehiaketaz kanpoko “Paperezko moda” sailaren barruan.

paperezko soineko bat

Modan eskarmentu zabala izateaz gain, Fizek mundu honekin erlazionatutako epaimahaikide hauen laguntza izan zuen:

  • Javier Ibargüen: arropa-enpresaria.
  • Antón Arana: EHUk antolatzen duen Modan Aditua izateko Masterraren zuzendaria.
  • María Victoria Cañas: Getxoko Roda elkartearen burua.
  • Noèlle de Acillona: modan aditua.

Lehiaketa egin baino lehen, irailaren 11n, ostiralean, 21:00etatik aurrera ARENATZarte parkean desfile erraldoia antolatu genuen, Mollerussako Paperezko Soinekoen Museoko 30 diseinu erakusteko. Museo horretako jantzi batzuk Lleidako herri horrek antolatzen dituen lehiaketetako edizioren batean irabazleak izan dira, eta arte hartzaileek museoari oparitutakoak dira horietako batzuk.

Desfile hori egiteko, udalerriko biztanleen partaidetza eskertu behar dugu; izan ere, modelo profesionalak izan gabe urtero-urtero haien burua eskaintzen dute, bertaratutakoek lehiaketaz kanpoko pasarelaz gozatu ahal izateko.

Ondoren, irailaren 12an, larunbatean, leku berean eta ordu beretik aurrera lehiaketa egin genuen. Irailaren 1ean izen-emate epea bukatutzat eman ostean, guztira, 22 parte hartzaile zeuden. Horietako 8, haurren kategoriarakoak eta 14, ostera, helduen kategoriarakoak. Aurreko urteetako kopuru bertsua dela esan behar dugu. Bestalde, azpimarratzekoa da, oraindik ere bertako herritarren partaidetza nagusia bada ere, lehiaketa Enkarterritik kanpo garrantzi handia hartzen doala. Horrela ziurtatzen du aurtengo parte hartzaileen jatorriak; izan ere, Nafarroa, Kantabria, Araba, Asturias, Gipuzkoa eta Madrilekoak izan dira, Gueñeseko kontzejukoaz eta ondoko udalerri Zallakoaz gain.

Modu horretan lehiaketa honi egiten zaion aitortza eskertzekoa da. Mota horretako soinekoak egitea oso neketsua da; pazientzia eta kontzentrazio handia nahiz lan-ordu ugari eskatzen ditu. Azken emaitza soinekoa jantziko duen modeloarentzat neurrira egindako diseinu bikaina da. Modeloak xarmaz zein kontu handiz erakutsi behar du, lehengaia oso leuna delako eta mugimendu desegoki batean urratu ala hondatu ahal delako.

KRISTALEZKO ERAIKINEAN ROBERTO COMASEN ERAKUSKETA
Kristalezko eraikinean Roberto Comasen papezko soinekoak Kristalezko eraikinean Roberto Comasen papezko soinekoak 2 Kristalezko eraikinean Roberto Comasen papezko soinekoak Kristalezko eraikinean Roberto Comasen papezko soinekoak

ARENATZarte eskulturen parkearen sarreran kristalezko eraikina dago eta horretan artearekin lotutako bilduma bikainak ikusgai jartzen ditugu. Kasu honetan, irailaren 11ko (ostirala) 12:00etatik aurrera hilaren 30era arte (ostirala) paperezko soinekoen lehiaketa honekin zein artearekin erlazionatutako erakusketaz gozatu ahal izan dugu, bertan jarritako modeloak berez artelan ederrak dira eta.

Erakusketa hau El Corte Inglesen laguntzarekin antolatu dugu eta bertan Roberto Comas zenak egin eta bere taldeak gauzatu nahi izan dituen hamar modelo egon dira. Horrela, paperezko diseinatzaileak lehiaketa honen alde egindako lana gogorarazi nahi dugu. Izan ere, diseinatzailearen azken urteotako lana lehiaketan parte hartzen dutenentzat inspirazio-iturria izan da.

2009ko EDIZIOAREN AURKEZPENA
Epaimailak

Dagoeneko prest dago Gueñeseko Paperezko Soinekoen Lehiaketa Internazionalaren beste edizio bat. Irailaren 11n, ostiralean, eta 12an, larunbatean, egingo den paregabeko ekitaldi honek, iaz bezala, hainbat ustekabe eta berrikuntza izango ditu.

Udalerriko La Cruz jaietan murgildutako ekitaldi hau oihartzun handiagoa hartzen ari da urtetik urtera eta mugak gainditzea lortu du. Horrek Enkarterrirako erreklamo turistiko bihurtu du.

Aurtengo ediziorako “Soineko elkartea, Güeñesko Paper-jantzien lagunartea”k, Gueñeseko Udalarekin eta Enkartur erakundearekin batera, oso egitaraua anitza osatu du. Besteak beste, honako hauek aipa ditzakegu: Ion Fiz euskal diseinatzailea epaimahaikide izango da, Mollerussako Paperezko Soinekoen Museoko soinekoen eta Madrileko Unibertsitate Politeknikoko Moda Diseinu Goi Zentroko ikasleek diseinatutako soinekoen desfilea izango dugu, bai eta Roberto Comas zenak eta bere taldeak asmatutako erakusketa ere.