Albisteak

 

Irailaren 10eko gauean ospatu zen Gueñesko Paperezko Soinekoen Lehiaketa Internazionala. Ekitaldi horrek jende ugari biltzen du aurkezten diren diseinuen kalitateari eta ikusgarritasunari esker.

Epaimahaiaren ebazpenaren ondoren (Alicia Rueda diseinatzailea izan zen epaimahaiburu), kalitatea ziurtaturik zegoen. "Oso zaila izan da irabazleak hautatzea; izan ere, kalitate handiko lanak egin dituzte eta diseinuak harrigarriak izan dira" azaldu zuen diseinatzaile bilbotarrak.

HAURREN KATEGORIAKO SARIAK:
JANTZIGINTZA:
Lehenengo saria: “Bichito” diseinuarentzat. Egilea: Gueñesko Mari Lolo Ruiz.
Bigarren saria: “Itsas eder”. Egilea: Gueñesko Olatz Larrauri.
DISEINUA, ORIGINALTASUNA ETA ARTISAU LANA:
Lehenengo saria: “Pincelada de color”. Egilea: La Quadrako Sara Barrenetxea.
Bigarren saria: “El secreto de las flores”. Egilea: Cambadosko (Pontevedra) Eva Soto.
ROBERTO COMAS SARIA: 
“Luna”. Egilea: Gueñesko Marilo Uriarte.

Haurren jantzigintza lehenengo saria

Haurren jantzigintza lehenengo saria

Haurren diseinu eta originaltasuna lehenengo saria

Haurren diseinu eta originaltasuna lehenengo saria

Haurren Roberto Comas

Haurren Roberto Comas

HELDUEN KATEGORIAKO SARIAK:
JANTZIGINTZA
Lehenengo saria: “Paumaren ametsa”. Egilea: Balmasedako Arte Plastikoen Akademia.
Bigarren saria: “Femme du cirque”. Egilea: Oloteko (Girona) Roberta Petit.
DISEINUA, ORIGINALTASUNA ETA ARTISAU LANA
Lehenengo saria: “Escultura para el cuerpo”. Egilea: Cambadosko (Pontevedra) Eva Soto.
Bigarren saria: “Fluid time”. Egilea: Oloteko (Girona) Mar González.
ROBERTO COMAS SARIA:
“Sugerencia”. Egilea: Gueñesko Marivi Merino.

Jantzigintza lehenengo saria

Jantzigintza lehenengo saria

Diseinu eta originaltasuna lehenengo saria

Diseinu eta originaltasuna lehenengo saria

Roberto Comas

Roberto Comas

Irailaren 10eko gauean ARENATZarte parkearen bihotzean egin da Gueñesko Paperezko Soinekoen Lehiaketa Internazionalaren edizio berria. Ekitaldi paregabea da, eta aurreko urteetan bezalaxe, hainbat ezusteko eta berrikuntza izan dira aurten.

Ezusteko eta berrikuntza horien artean bi dira nabarmentzekoak. Alde batetik, parte-hartzaileen kopurua; izan ere, azken urteotan baino jende gehiagok hartu du parte. Orotara, lehiaketa tradizional honen ibiltokitik 36 jantzi baino gehiago igaro dira, eta horien artean, hainbat urte igaro ondoren, helduen kategorian gizonezkoentzat egindako jantziak ikusi dira. Haurren kategoriari dagokionez, umeentzat egindako diseinuen artean aipagarria da 20 hileko haurtxo batentzat egindako jantzia. Beste alde batetik, aipatzekoa da eman diren sariak aurreko edizioetan baino handiagoak izan direla. Aurten 9.900 euro banatu dira guztira, hots, aurrekoetan eman zenaren bikoitza ia-ia, aurretik 4.800 euro ematen baitziren.

Udalerriko La Cruz jaietan sartuta dagoen ekitaldi hau oihartzun handiagoa hartzen ari da urtetik urtera, eta mugak gainditzea lortu du. Horrek Enkarterrirako erakargarri turistiko bihurtu du.

Aurtengo ediziorako “Gueñesko Paper jantzien Lagunartea”-k, Gueñesko Udalaren eta Enkarturren laguntzarekin batera, egitarau anitza antolatu du. Besteak beste, aipatzekoa da Alicia Rueda izango dela epaimahaiburua. Antonio Alvarado diseinatzailea (aurretik ere egona zen) eta Bizkaiko Jostun eta Artisau Maisuen Elkarteko lehendakaria izango ditu laguntzaile.

 

Paperezko soinekoen lehiaketa