Albisteak

 

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-laguntza eman dio Balmasedako Udalari Eskualdeko Lanbide Enplegu Zentroa ireki dadin hiribilduan. Zerbitzu horrek ekipamendu teknologiko nahiz materiala jartzen du eskuragarri, interesa dutenek beren enplegu-bilaketan erabil dezaten. Hortaz, zentroak, internet-konexiodun ordenagailuak (enplegua bilatzeko, curriculuma idazteko, e. a.), enpleguari buruzko bibliografia berezitua, enplegu-eskaintzak, lan-merkatuari buruzko informazio eguneratua eta prestakuntza-baliabideak izango ditu, besteen artean. Horrez gain, hiru orduko doako lantegiak eskainiko ditu enplegu-bilaketarekin lotuta: nork bere burua ezagutzeko gaiak, profil pertsonalen eraketa, helburu profesionala, aldaketaren kudeaketa, sormenezko curriculuma, LinkedIn, bilaketa-kanalak, hautagaitza, Gabonetan lan egitea, e. a.

Zentroak Aholkulari baten laguntza edukiko du gainera haren beharra duten pertsona guztientzat, eta txertatze-ibilbideari eta hura erraztuko duten lanabesen erabilerari buruzko aholkuak emango ditu.

Europako Gizarte Funtsak egitasmoaren %50a finantzatzen du.

Eskualdeko Lanbide Enplegu Zentroa
Helbidea: Martin Mendia, 15, behe ezk.
48800 Balmaseda
Telefonoa: 946800477 – 688809853
Posta elektronikoa: centrodeempleo1@balmaseda.net
Ordutegia:
Astelehenetik ostegunera 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era;
Ostiraletan 9:00etatik 14:00etara