Albisteak

 

Euskaraz egiten duten zaintzaile, begirale, eskola partikularretarako irakasle, tabernari, entrenatzaile, dendari eta bestelako lanpostuen eskaera gero eta handiagoa da gure udalerrian.

Zerbitzu hori betetzeko beharsarea. net ataria bi norabidetan prestatuta daukazu.

Alde batetik, euskaraz lan egiteko jendearen bila dabilen herriko familia, enpresa, denda, taberna, elkarte eta erakundeak hartzen ditu.

Bestetik, euskaraz lan horiek egiteko prest dagoen jendea.

Lana euskaraz egiteko jendea behar baduzu, edota euskalduna bazara eta lana bilatu gura baduzu, bide erraza eta zuzena duzu orain Interneten: www.beharsarea.net

Eskuorria (PDF 4,93MB)