Albisteak

 

Gueñesko Udalak 83.597,48 euroko diru-laguntza jaso du Lanbideren eskutik, Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzak programaren barruan.

Diru-laguntza horrekin, Gueñes Kontzejuan bizi diren 10 langabe kontratatuko dira guztira.

Hauek izango dira bete beharreko lanpostuak:

  • Administrari-laguntzaile bat, hiru hilabeteko lanaldi erdiko kontratuarekin.
  • Herri-lanetarako 9 peoi, bost hilabeteko eta % 75eko lanaldiko kontratuarekin.

Lanbidek berak xedatzen duenez, kontratatuko diren 10 pertsonetatik gutxienez 4 emakumeak izango dira; 3 pertsona Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) titularrak izango dira; eta 2 pertsona 55 urtetik gorakoak izango dira. Irizpide horiek elkarren artean meta daitezke.

Urriaren 15ean, herri-lanetarako peoien lau kontratu abiaraziko dira. Hautatze-prozesuetan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aurretik Lanbideren webgunean (www.lanbide.euskadi.eus), irailaren 20tik 30era bitartean.

Herri-lanetarako peoien gainerako bost kontratuak abenduaren 15ean abiatuko dira. Bestalde, administrari-laguntzailearen kontratua abenduaren 1ean hasiko da.