Albisteak

 

Azaroaren 15ean irekiko da 2016ko Eskualdeko Enplegu Planaren bigarren eta azken faseko 6 lanpostu berrien esleipenerako izena emateko epea. Izena Lanbiden eman beharko da.

Hautatze-prozesuetan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aurrez Lanbideren webgunean (www.lanbide.euskadi.eus), azaroaren 15etik 30era bitartean.

Hauek izango dira lanpostuak:

  • Administrari-laguntzaile bat, hiru hilabeterako lanaldi erdiko kontratuarekin.
  • Herri-lanetarako 5 peoi, bost hilabeterako eta % 75eko lanaldiko kontratuarekin. Bost lanpostu horietarako, Lanbidek bi eskaintza egingo ditu, bat DSBE jasotzen dutenentzat eta beste bat DSBErik jasotzen ez dutenentzat.

Sei kontratuak abenduan hasiko dira, I. fasean esleitutako herri-lanetarako 4 peoien kontratuekin batera. Lanpostu horiek abian jarri ahal izateko, Lanbidek 83.579,48 €-ko diru-laguntza eman zion Gueñesko Udalari, 2016ko Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen programaren baitan.