Albisteak

 
Aintzat hartu da urriaren 1eko 39/2015 Legearen (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) 133. artikuluak honako hau ezartzen duela: Legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko da administrazio eskudunaren web-atariaren bitartez, eta jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauaren eraginpean gerta litezkeen subjektuek eta erakunderik ordezkagarrienek puntu hauei buruz:
  1. Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak
  2. Arau hori onestea beharrezkoa eta egokia den.
  3. Arauaren helburuak.
  4. Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

Adierazitakoa oinarri hartuta, beharrezko informazioa jasotzen duen galdetegi bat proposatzen da, arauaren eraginpean egon daitezkeen subjektuek gaiari buruzko iritzia eman dezaten.

Hala nahi duten herritarrek, erakundeek eta elkarteek galdeketa honetako alderdiei buruzko iritziak helaraz ditzakete 2017ko urriaren 11ra bitartean, helbide elektroniko honetara: udala@guenes.net.

  1. Ordenantzaren onespenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
  2. Arau hori onestea beharrezkoa eta egokia den.
  3. Arauaren helburuak.
  4. Bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak. 
  • Ordenantzaren onespenaren bidez konpondu nahi diren arazoak

Udal-titulartasuneko eraikin eta instalazioetan, edo indarrean dagoen legediarekin bat etorriz Udalak haien gainean nolabaiteko eskubideren bat daukan eraikin eta instalazioetan, Udalak berak zein beste entitate batzuek antolatutako hainbat jarduera gauzatzen dira eta bertan Gueñes kontzejuko herritar ugarik parte hartzen dute. Ondorioz, behar-beharrezkoa da eraikin eta instalazio horien erabilera beste entitate batzuei eskualdatzeko aukera edo herritarrek egiten duten erabilera arautzeko ordenantza egitea. Orain arte Udalaren kultura- eta kirol-instalazioen erabilera eta funtzionamendua arautzeko udal-ordenantzak betetzen zuen behar hori.

Ordenantza arautzaile baten bidez, interes pribatu legitimoak eta beharrezkoa den kontrol administratiboa bateratu nahi dira. Halaber, udal-instalazioen erabilera zentzuz antolatuko da.

  • Arau hori onestea beharrezkoa eta egokia den

Gero eta kultura-, kirol- eta aisialdi-zerbitzu gehiago eskatzen dituzte herritarrek zein Gueñes kontzejuan arlo horietan dauden elkarteek. Ondorioz, beharrezkoa da udal-lokalak lagatzeko eta erabiltzeko baldintzak gehiago zehaztea eta gehiago kontrolatzea horien erabilera, herritarren eta auzo- nahiz elkarte-mugimenduen partaidetza sustatzeko edo kultura, aisialdia, kirola eta abar hedatzeko ekintza edo jardueretan.

  • Arauaren helburuak

Helburua da horrelako erabilerak eta lagapenak (denboran luza daitezkeenak zein unean unekoak) arautzeko prozedura eraginkor bat artikulatzea. Gerta daitezkeen egoerak arautzeko ordenantza bat egitea:

*Lagapen guztien alderdi orokor komunak, besteak beste: kultura- eta kirol-erabilera arautzea, entitate eta pertsona erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak eta instalazioen erabilera-baldintzak arautuz.

  • Bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak

Ez dago ordenantza bat onestea ez den arau bidezko bestelako irtenbiderik.