Albisteak

 

Urriaren 6, 7 eta 8an Harley Egunaren V. edizioa eta Motozikleten Eraikitzaile eta Kustomizatzaileen Espainiako IV. lehiaketa egingo dira Sodupen. Hori kontuan hartuta, jarduerak behar bezala antolatzen eta gauzatzen direla eta herritarren segurtasuna arriskuan jartzen ez dela bermatzeko, hainbat errepide-eten egingo dira eta zenbait kaleren ohiko erabilera aldatuko da.

Aldaketa hauek egingo dira:

  • Hilaren 6ko (ostirala) 17:00etatik hilaren 8ko (igandea) 15:00ak arte: Gallarraga kaleko errepidea oinezkoentzat izango da; zehazki, Gallarraga kalearen eta Sodupe Goikoaren arteko bidegurutzetik Txabarri-Sobarkotxara sartzeko eta irteteko oinezkoen pasabideraino. Berdin azoka publikoa egiten den tokiko sarreran.
  • Hilaren 5eko (osteguna) 08:00etatik hilaren 8ko (igandea) 15:00ak arte: aparkatzea debekatuta egongo da Gallarraga kalearen paraleloan, Inma okindegi-urdaitegitik Ociopolis aldizkari-dendara arte. Izan ere, amerikar ibilgailuen erakusketa eta dendak jarriko dira bertan, eta oinezkoentzako gune gisa erabiliko da. Berdin azoka publikoaren seinaletik, alegia, Elubarriko zubiko sarreratik oinezkoen pasabideraino. (STUNTMANerako erreserbatua).
  • Hilaren 6ko (ostirala) 15:00etatik hilaren 8ko (igandea) 15:00ak arte: aparkatzea debekatuta egongo da Gallarraga kalean, liburu-dendatik Inma tabernaraino. Motorrek aparkatzeko erreserbatuko da.
  • Hilaren 6ko (ostirala) 17:00etatik hilaren 8ko (igandea) 15:00ak arte: kendu egingo dira Gallarraga kaleko autobusgeltokiak, 10 zenbakiaren parean.

Barka itzazue sortutako eragozpenak.

Deskargatu oharra (PDF 1,82MB)