Albisteak

 
Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak diru-laguntza bat eman dio Gueñesko Udalari, 27.486,29 eurokoa, Sodupeko Autonomia kaleko eta Gueñesko Arrieta Maskarua kaleko argiteriaren berrikuntza-lanak finantzatzeko. Lanok laster hasiko dira eta gutxi gorabehera hiru hilabeteko iraupena izango dute.
     
Diru-laguntza hori ekainaren 6ko 77/2017 Foru Dekretuan (energia-eraginkortasunaren arloko ekintza-planak –Tokiko Agenda 21– gauzatzeko diru-laguntza emateari buruzkoa) ezarritakori jarraikiz eman da, bigarren deialdian.