Albisteak

 

Bihar, hilaren 20an, arratsaldeko 7:30etatik aurrera, Iñaki Goiogana historialariak “Bilbo eta Santander artean. Santoñako hitzarmena” izeneko hitzaldia emango du Gueñesko Kultur Etxean.

Sabino Arana Fundazioko historialariaren hitzaldia dugu Enkarterriko udalak antolatutako ekintzetako bat  Euskadin gerra amaitu zenetik eta Eusko Jaurlaritza Enkarterritik zehar irten zenetik 80 urte bete direla gogoratzeko. Era berean, gogorarazi nahi dizuegu “Berriro inoiz ez! Gerrako irudiak, 1936-1939” izeneko erakusketa ikusgai egongo dela Gueñesko Arenatzarte parkeko kristalezko etxean. Erakusketa horretan, besteak beste, Enkarterri aldeko argazkiak, gutunak eta presoen zerrendak ikusteko aukera dago.