Albisteak

 

Aintzat hartu da Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluak honako hau ezartzen duela: Legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko da administrazio eskudunaren web-atariaren bitartez, eta etorkizuneko arauaren eraginpean gerta litezkeen pertsonek eta erakunderik ordezkagarrienek puntu hauei buruz zer iritzi duten jasoko da:

  1. Egitasmoaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
  2. Arau hori onestea beharrezkoa eta egokia den.
  3. Arauaren helburuak.
  4. Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

Adierazitakoa oinarri hartuta, beharrezko informazioa jasotzen duen galdetegi bat proposatzen da, arauaren eraginpean egon daitezkeen pertsonek gaiari buruzko iritzia eman dezaten.

Hala nahi duten herritarrek, erakundeek eta elkarteek galdetegi hauetan proposatzen diren gaiei buruz iritzia eman dezakete, 2017ko azaroaren 6(e)ra bitarte, helbide elektroniko honetara idatzita: udala@guenes.net.

  1. Ordenantzaren onespenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
  2. Arau hori onestea beharrezkoa eta egokia den.
  3. Arauaren helburuak.
  4. Bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

a) Ordenantzaren onespenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.

Gueñesen azken urteotan gazteek gero eta gehiago erabiltzen dituzte herriko lokalak aisialdirako lokal gisa.

Lokal horien erabilerak bizikidetza-arazoak ekarri ditu lokalen erabiltzaileen eta lokala dagoen higiezineko bizilagun-erkidegoen artean, lokalen erabilera desegokia dela-eta bizilagunen eskubideak urratu direnean sortu diren eragozpen, arbuio eta beldurrengatik.

Bestalde, lokal horietako batzuek ez dituzte gutxieneko baldintzak betetzen hala bizigarritasunari, higieneari eta erosotasunari nola segurtasun-neurriei dagokienez.

Hori dela eta, beharrezkotzat jo da ordenantza bat egitea, batetik, lokal horien erabiltzaileen eta inguruaren arteko gatazkak gutxiagotzeko eta, bestetik, gutxieneko erabilera-baldintza batzuk ezarriz lokal horietan egiten diren jardueren arriskuak murrizteko; izan ere, orain arte jarduera-lizentzien txosten teknikoek baino ez zioten erantzuten behar horri.

Ordenantza arautzaile bat onetsita, asmoa da interes pribatu legitimoak eta administrazioaren kontrola uztartzea eta, era berean, Gueñesen aisialdirako lokalen erabilera modu arrazoitu batean antolatzea.

b) Arau hori onestea beharrezkoa eta egokia den.

Horrelako gero eta lokal gehiago daude, eta horrek hainbat arazo dakartza bizilagunen erkidegoetan, esaterako musika-ekipoek, telebistek edo antzekoek zarata handiegia ateratzen dutelako, askotan ez baitituzte errespetatzen aplikatzekoa den araudian ezarrita dauden zarata-mugak. Horrez gain, lokal guztiak ez dira egokiak aisialdirako lokal izateko edo jarduera jakin batzuk egiteko. Horretarako, gutxieneko baldintza batzuk bete behar dituzte segurtasunari eta higieneari, gehieneko leku kopuruari eta abarri dagokienez.

Hori guztia dela eta, gomendagarria da gutxieneko baldintza eta gomendio batzuk ezartzea, lokal horien erabiltzaileen eta bizilagunen interesak bateratuko dituen ordenantza baten bitartez.

c) Arauaren helburuak.

  1. Bermatzea lokalek gutxieneko zenbait baldintza betetzen dituztela bizigarritasun, higiene eta erosotasunari zein segurtasun-neurriei dagokienez.
  2. Lokalen erabilera arautzea, bizilagunei eragotz ez diezaien.
  3. Aisialdirako lokalek sortzen dituzten arazoak murriztea eta bizikidetza sustatzea, bai eta azaroak konpontzeko prozedura bat ezartzea ere.

d) Bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

Ez dago ordenantza bat onestea ez den arau bidezko bestelako irtenbiderik.