Albisteak

 

2014ko edizioak izandako arrakastaren ondoren, Gaztedi Enkarterri 2015 Bekak programaren edizio berria hastera doa. Pasa den urtean, guztira eskualdeko 30 gaztek euren prestakuntza akademikoari loturiko benetako lan esperientzia lortu ahal izan zuten. Azkenik, horietako zazpik lan kontratua lortu zuten praktikak egin zituzten enpresan. Enkarterriko udalerrietan langabezia tasa altua denez, eta, bereziki, gazteen kolektiboan, emaitza hori oso ondo baloratu dute ekimen horren sustatzaile diren erakundeek.

Beka horiek 18 eta 25 urte bitartean dituzten eskualdeko gazteei zuzenduta daude, eta Enkarterriko bederatzi udalerriren, Behargintza-Enkarturren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetzatik sortu dira. 6 hilabeteko iraupena izango dute eta 460 € gordin/hil inguruko diru-poltsa izango dute gazteentzat.

Aurten ere, iaz bezala, 30 beka emango dira eta dagoeneko, ekimenarekin bat egin duten Enkarterriko enpresek  eskatutako profil zehatz batzuk esagutzen dira.

Beka horiek lortzeko, beharrezkoa da baldintza hauek betetzea: Gaztedi Enkarterri hitzarmena sinatu duten Enkarterriko bederatzi udalerrietakoren batean erroldatuta egotea, Lanbiden izena emanda izatea, LHko titulua edo unibertsitatekoa izatea, eskatzen diren lanbideetan enplegua eskatzea eta hiru hilabetetik gorako lan eskarmenturik ez izatea prestakuntza akademikoarekin lotuta.

Informazio gehiago duzu eskualdeko enplegu eta gazteria arloko udal zerbitzuetan eta Behargintzan. Eman izena Lanbiden, badaezpada ere zure profilak bat egiten badu Gaztedi Enkarterri 2015 Bekak programan parte hartu duten enpresek eskatutakoekin.

Hona hemen beka batzuetarako dagoeneko eskatzen diren profil batzuk:

  • Goi-mailako Gradua Automozioan.
  • Goi-mailako gradua Fabrikazio-diseinuan eta Fabrikazio Mekanikoaren Ekoizpen-programazioan.
  • Erdi-mailako gradua Soldadura eta Galdaragintzan.
  • Goi-mailako gradua Instalazio Elektriko eta Automatikoetan.
  • Erdi-mailako gradua Menpekotasuna duten Pertsonen Arretan/erdi-mailako gradua Erizaintzako Zainketa Osagarrietan.
  • Goi-mailako gradua Animazioan eta Jarduera Fisiko eta Kirol-jardueretan / lizentziatura Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan / Irakasle-ikasketak / Haur Hezkuntzako goi-mailako gradua
  • Administrazio eta Finantzen arloko goi-mailako teknikaria / Zuzendaritzari Laguntzako goi-mailako teknikaria.
  • Goi-mailako gradua Mekatronika Industrialean / Mantenimendu Elektronikoa.
  • Kimikako gradua edo lizentziatura.
  • Lan Harremanetako gradua edo lizentziatura.
  • Psikologiako, Gizarte Laneko edo Terapia Okupazionaleko gradua.
  • Ingeniaritza Informatikoa.
  • Turismo diplomatura.
  • Lizentziatura edo gradua Arte Ederretan.

Gutxi barru profil gehiago argitaratuko dira. Beraz, adi egon eta ez ahaztu Lanbiden izena ematea.