Albisteak

Haurren kategoriako saridunak 

 

“Café de mar” eta “Golden Bird” diseinuak izan ziren protagonista bart, Gueñeseko Paperezko Soinekoen Lehiaketa Internazionalean, “jantzigintza” eta “diseinua eta originaltasuna” kategorietako irabazle izendatu baitzituzten, hurrenez hurren.

Epaimahaiak, Alicia Rueda diseinatzailea buru zela, honako irabazle hauek hautatu zituen aurkeztutako 35 diseinuen artean:








NAGUSIEN KATEGORIA:
• Jantzigintza
Lehenengo saria: “Café de Mar”, Olga Zverevarena.
Bigarren saria: “Lazos”, Mariví Merinorena.
Diseinua eta originaltasuna
Lehenengo saria: “Golden Bird”, Emilia Cubillasena.
Bigarren saria: “Reflecter water”, Mar González Garcíarena.
Roberto Comas saria
“Trazos”, Mariví Merinorena.

HAURREN KATEGORIA:
Jantzigintza
Lehenengo saria: “Supercalifragilisticoespialidoso”, Begoña García Pazosena
Bigarren saria: “Mi capricho”, Mari Lolo Ruiz Zamorarena.
Diseinua eta originaltasuna
“De estar por casa”, Sara Barrenetxearena
“Príncipe azul”, Ainhoa Sainz Mazarena.
Roberto Comas saria:
“Natura”, María Dolores Rellanena.

SOINEKO IRABAZLEEN DESKRIBAPENA
NAGUSIEN KATEGORIA:
“CAFÉ DE MAR”

Pieza bakarreko soinekoa, uhalik gabeko eskotearekin, Olga Zverevak diseinatutakoa. Diseinua paper bustizko perlek apaintzen dute, eta kako-orratzeko ñabardurekin dotoretuta dago. Soinekoa itsasoko kafe batean inspiratu da, eta bi eskumutur, larritakoak eta oinetakoak ditu osagarri gisa. Pinotxo paperarekin egin da goitik behera, eta eskuz josi da ia osorik.

CAFÉ DE MAR
“LAZOS”

Mariví Merinok begiztekin forratutako soinekoa eta berokia sortu du, josturarik gabeko hozkaketa sortuz. Beroki begiztadun horren azpian lentzeria-motako soinekoa ikusten da erdizka. Gehigarri gisa burukoa eta oinetako forratuak ditu.

LAZOS
“GOLDEN BIRD”

Emilia Cubillasek sortutako diseinuak Grimm anaien “Urrezko txoria” ipuina du iturburu gisa. Proposamenak hiru pieza ditu. Goiko aldea mahukarik gabeko top bat da, hormako paper margotuarekin egindakoa. Gona paperezko 600 lumak baino gehiagok osatzen dute. Urre kolorez margotu eta urre-xaflen txirbilekin apaindu dira. Pieza nagusia urrezko txoriaren urre-koloreko kaiolan inspiratutako jaka da: orotara komuneko paperaren tutuluarekin egindako 200 lore baino gehiago ditu, guztiak ere eskuz jositakoak eta urrez margotuak. Diseinuaren osagarri dira paperez forratutako zuhaitz-adarraren itxurako burukoa eta hori apaintzen duten papiroflexia-txoriak. Oinetakoak ere papiroflexia-lore eta txoriekin apainduta daude.

GOLDEN BIRD
 
“REFLECTED WATER”

Mar Gonzálezek pieza bakarreko soinekoa diseinatu zuen, “v” itxurako eskotearekin. Soineko luzea da, oinetarainokoa. Japoniar estiloko mahuka modelatuak ditu alboetan, eskuz emandako puntaden bidez jositakoak. Bere lanaren bidez, diseinatzaileak uraren islapenak, jariotasuna, mugikortasuna eta gardentasuna erakutsi nahi izan ditu. 90 gramoko paper apaingarri laranja fluoreszentea erabili du, eta paperaren aurpegi zuria sprayekin margotu du, urdin degradatuekin. Soinekoa goitik beherako ebaki erregularrekin landu da. Hain zuzen, horiek elastikotasuna eta mugikortasuna ematen diote paperari, eta azalaren zati bat airean uzten dute. Honako osagarri hauek ditu: paperezko betile faltsuak, belarritakoak eta burukoa. Guztia ebakitze-teknika berarekin landu da.

REFLECTED WATER
 
“TRAZOS”

Mariví Merino uhalik gabeko gerruntze eskotedunak (begizta ikusgarriarekin apaindua) eta kolore biziko tolesturak dituen gonak osatzen duten konjuntoa sortu du. Diseinuak oinetako forratuak eta burukoa ere baditu.

TRAZOS

HAURREN KATEGORIA:
“SUPERCALIFRAGILISTICOESPIALIDOSO”

Aho-korapiloaren antzeko izen horrekin aurkeztu zuen Begoña Garcíak hiru piezako soinekoa: belaunerainoko fraka motza, alkandora eta jaka marraduna. Diseinua “Mary Popins” musikalean (hortik bere izena) eta XX. mendearen hasierako janzkera-ohituretan inspiratuta dago. Osagarri dira tximeleta-begizta, kapela eta makila, guztiak ere paperez egindakoak.

SUPERCALIFRAGILISTICOESPIALIDOSO

“MI CAPRICHO”

María Dolores Ruizek sortu du soinekoak eta berokiak osatzen duten konjunto hau. Soinekoak hamahiru pieza ditu gonan, gurutze-puntuaren bidez estanpatutako kanezuarekin, parpailekin eta kakorratzez egindako erremateekin. Berokia orratz-puntuekin egin da, zortziko gerruntze altukoa da eta kakorratzez egindako errematea du. Hori guztia krepe-paperarekin eginda. Osagarri gisa forratutako sandaliak, ilerako kakorratzez egindako koka eta erabat eskuz egindako maskota ditu.

MI CAPRICHO
 
“DE ESTAR POR CASA”

Izen original hori duen diseinua egin du Sara Barrenetxeak. Hiru elementuk osatzen dute: alde batetik, tiro baxuko frakek, atzealdean patrika duena eta paperezko soka baten bidez eusten dena; bestetik, paperezko alkandora asimetrikoak, pergaminoaren antzekoa eta hostoen irudiekin apaindutakoa; azkenik, paperezko hariz ehundutako txalekoak. Osagarri gisa, jantziarekin bat datozen txanoa eta bufanda eta menorkina estiloko oinetakoak ditu, esku hutsez egindakoak.

DE ESTAR POR CASA
“PRINCIPE AZUL”

Ainhoa Sainz-Mazak diseinatu du eta hiru pieza ditu: mahuka luzeko kamisola zuria, erle-joskeraz egindakoa, bat datozen ezarkinekin, pololo urdinekin eta jakarekin. Jaka alderantzikagarria da eta ehunka paper-xafla ditu, eskuz kiribildutakoak eta saskigintzan erabiltzen diren teknikei jarraiki elkarrekin gurutzatutakoak. Horrela, jaka osatzen duten koloreak gurutzatu egiten dira. Beste alde batetik, paperezko ezarkin txirikordatuak ditu. Eskuz josita daude, eta Mallorkako bordatuaren antzeko irudiak sortzen dira. Jantziarekin bat datorren txapela du, galtzerdiak eskuz ehundu dira eta oinetakoak ere paperezkoak dira.

PRINCIPE AZUL

“NATURA”

María Dolores Rellánek bizkarraldean eskotea eta aurrealdean ebaki harmonikoak dituen soineko hozkatua aurkeztu zuen. Diseinua paper estanpatuarekin eta apaingarriak krepe-paperarekin egin dira. Soinekoarekin batera ileko apaingarria eta soinekoarekin bat forratutako oinetakoak aurkeztu zituen. Diseinua naturan eta naturak erakusten dituen tonu eta koloreetan inspiratuta dago, batik bat udako azken eguzki-izpiak amatatzen direnean (udazkenari bidea emateko) sortzen diren tonu eta koloreetan.

NATURA