Albisteak

 

Gueñesko Udalak 88.577,78 euroko diru-laguntza jaso du Lanbideren eskutik, Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzak programaren barruan.

Diru-laguntza horrekin, Gueñes Kontzejuan bizi diren 10 langabe kontratatuko dira guztira.

Hauek izango dira lanpostuak:

  • Administrari-laguntzaile bat (lanbide-kodea: 43091029), hiru hilabeterako lanaldi erdiko kontratuarekin.
  • Herri-lanetarako 9 peoi (lanbide-kodea: 96011029), bost hilabeterako eta % 75eko lanaldiko kontratuarekin.

Lanbidek berak xedatzen duenez, kontratatuko diren 10 pertsonetatik gutxienez 4 emakumeak izango dira; 3 pertsona Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) titularrak izango dira; eta 2 pertsona 55 urtetik gorakoak izango dira. Irizpide horiek elkarren artean meta daitezke.

10 kontratuei abenduaren 15ean emango zaie hasiera.

Hautatze-prozesuetan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aurrez Lanbideren webgunean (www.lanbide.euskadi.eus), azaroaren 7tik 21era bitartean.

Oharra ikusi (PDF 480KB)