Albisteak

 
Lanbidek 2013. urteko tokiko enplegu-ekintzetarako eman dituen laguntzen deialdiaren babesean, Gueñesko Udalak aurreikusi du guztira 8 langabe (Lanbiden izena eman dutenak eta Gueñesen bizi direnak) kontratatzea 2014ko ekainetik aurrera:
 
  • Lorezaintzako 7 peoi: 6 hilabete, jardunaldiaren % 75. 7 kontratu horietako 3 Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) hartzaileekin formalizatu beharko dira. Lanbideko okupazio-kodea: 95121019
  • 1 administrari laguntzaile: 3 hilabete, jardunaldi erdia. Lanbideko okupazio-kodea: 43091029

Eskaintza hauetan interesa dutenek Lanbideren bulegora (Zalla) jo behar dute, eta bertan aurkezten duten curriculumean, lanbideen atalean, hautatu duten lanpostuaren kodea jarri beharko dute.