Albisteak

 
Gueñeseko Udalak aparteko diru-laguntzen udal-programa bat abiarazi du enpresa eta saltegientzat. Programa horren xedea da enplegua sustatzea Enkarterriko udalerrian.
Diru-laguntza horiek abiarazteko, 100.000 euroko partida du Udalak 2014ko udal-aurrekontuetan, “Enplegua Sustatzea: Gueñeseko Enplegu Plana" izeneko partidaren baitan.
Laguntza horien inguruko informazio osoa ikus daiteke honako web orri hauetan: www.guenes.net eta www.guenes.info.
Udalerrian une honetan langabezian dauden eta euren curriculuma enpresetara igortzen ari diren herritarrek honako informazio hau jar dezakete aurkezpen-gutunean, enpresei jakinarazteko:
“Jakinarazten dizut Gueñeseko Udalak laguntza batzuk abiarazi dituela, zure udalerriko langabeak kontratatzeko. Honako lotura honetan aurkituko dituzu oinarriak, horiek eskuratu ahal izateko: http://www.guenes.net/es-ES/Noticias/Documents/BASES%20DEL%20%20PROGRAMA%20MUNICIPAL%20DE%20AYUDAS%20ECONOMICAS%20PARA%20PROMOVER%20EL%20%20EMPLEO%20EN%20%20G%C3%9CE%C3%91ES%202014.pdf
Adeitasunez:
Herritarrekiko Harremanak udal-arloa