Albisteak

Kartela 

Eusko Jaurlaritzak laguntza programa bat abiarazi du saltoki txikizkariei aktiboki laguntzeko onlineko salmenta estrategiak ezartzen eta beren kudeaketa prozesuak merkataritza elektronikorantz orientatzen.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak diseinatutako eta SPRIk (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietateak) kudeatutako “Bultzada merkataritza txikizkariari merkataritza elektronikorantz” ekimenak e-commerce txekea jarri du parte-hartzaile guztien eskura: hornitzaile homologatuari egindako ordainketa sinbolizatzen duen formatu bat da, eta negozioak berak aukeratzen du hornitzailea, lagundu diezaion merkataritza elektronikorantz bultzatzeko zerbitzuak abiarazten.

Hornitzailearen zerbitzuak ondoko hauek barne hartzen ditu:
  • Diagnostiko bat egitea jakiteko zein egoeratan dagoen saltokia merkataritza elektronikoaren arloan. Nola dago eta noraino irits daiteke?
  • Saltokia eraldatzeko gomendioak (e-commerce Estrategia). Zer egin behar du?
  • Estrategian jasotako lehentasunezko ekintzak ezartzea (Ez da sartzen IKTetan egin beharreko inbertsioa)
Nola parte hartu:
Saltoki bakoitzak behin bakarrik eska dezake e-commerce txekea, eta modalitate hauen artean aukeratu beharko du:
  • Txeke baten zerbitzua: 1.000 euro
  • Bi txekeren zerbitzua: 2.000 euro
  • Hiru txekeren zerbitzua: 3.000 euro
Programak emandako zerbitzuaren %90 finantzatuko du, eta saltokiak gainerako %10a eta zerbitzu osoaren BEZa ordaindu beharko ditu.

Programari atxikitako eta SPRIren (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea) web orrian zerrendatutako bitarteko eragileek lagunduko diete saltokiei laguntza tramitatzen. Enkarterriko bitarteko eragileak dira:
  • Behargintza - Enkartur: tfnoa 94.669.08.77
  • Enkarterrialde: tfnoa 94.680.01.32
Laguntza Eskaerak aurkezteko epea 2012ko ekainaren 15ean hasi eta 2012ko irailaren 7an amaituko da, salbu eta aurrekontua agortzen bada.

Informazio gehiago SPRIn (902 702 142, info@spri.es) eta http://www.euskadinnova.net/ web orriaren bidez.

Kartela jaitsi (JPG, 22 KB)
Laguntzaileak ikusi
Informazio gehiago (PDF, 3101 KB)