Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, 2013ko azaroaren 25 Gazteria eta Enplegua I. Jardunaldia egingo da, Bizkaian enplegu-gaietan dagoen egoera eta izan daitekeen geroa aztertzeko eta gazteen enplegagarritasuna sustatzeko.

Jardunaldia elkargunea izango da, batetik, Bizkaian enplegu eta ekintzailetzarako zer aukera dauden eta izango diren jakin nahi duten gazteentzat (ikasleak eta langabe dauden edo lan ezegonkorra duten gazteak), eta bestetik, enplegua sortzeko politikak eta egitasmoak diseinatzen eta gauzatzen diharduten profesional eta erakundeentzat.

Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da jardunaldi garrantzitsu hau. 600 pertsona hartzeko gai, A1 Areto-Antzokia jardunaldiaren egitarau mamitsurako tokia izango da, gaurkotasun handiko gaiak eztabaidatu eta jorratuko baitira bertan egingo diren hitzaldi eta mahai-inguruetan.

Egitaraua (PDF, 368 KB)