Albisteak

 

 

 Diru-laguntza horien xedea da, tokiko inbertsioaren bidez, udalerri txikietan oinarrizko enpresen azpiegitura mantentzea eta lehengoratzea, baita bertako enpresen itxiera geraraztea ere.
Aipatu laguntzak banako enpresariek jaso ahal izango dituzte, baita berezko izaera juridikoa duten enpresek ere, betiere Bizkaian badute egoitza sozial eta fiskala, bat eta bost pertsona bitarteko plantilla badute eta urteko negozio-bolumenak edo balantze orokorrak 20 milioi euro gainditzen ez baditu.Gainera, beste baldintza batzuen artean, zerga-betebeharrak eguneratuta izan beharko ditu.
Laguntza horietatik kanpo geratuko dira foru sozietate publikoak eta autonomikoak, zuzenbide publikoko erakundeak eta Azpiegiturak SAren bidez Bizkaiko Foru Aldundiarekin partaidetzan dauden enpresekin sortutako betebehar ekonomikoak eguneratuta ez dituzten enpresak.
Diruz laguntzeko egintzatzat joko dira jarduera gauzatzen den lantokiak birgaitzeko edo eraberritzeko obrak eta inbertsioak edo jarduera zabaldu edo berrezartzearen ondorioz lokal berrietan egin beharrekoak.Baita ezkontidea edo izatezko bikotekidea eta bigarren mailara arteko odolkidetasuna edo ahaidetasun-harremana duten familiakoak gutxienez urtebeteko epean kontratatzea ere, negozioaren titularra barne, , betiere langabe gisa inskribatuta badaude gutxienez sei hilabeteko antzinatasunarekin.
 Diruz laguntzeko inbertsio edo gastuei dagokienez, honako hauek sartu ahal izango dira: aplikazio informatikoak, eraikuntzak, instalazio teknikoak, makineria, beste instalazio batzuk, altzariak eta informazio-prozesuetarako ekipoak.Langileen kontratazioari dagokionez, soldataren kostua.
 Diruz lagun daitezkeen gastutzat joko dira 2014ko urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartean egindakoak.
Hona hemenlaguntzen zenbatekoa: gehienez ere 1.000 € informazio-prozesuetarako ekipoetarako eta aplikazio informatikoetarako, gehienez ere 4.000€ diruz lagun daitezkeen gainerako epigrafeetarako eta  3.000 € langileak kontratatzeko.Gehienez ere % 80ko diru-laguntzak ematea ezarri da.Laguntzaren zenbateko osoak ez du gaindituko 5.000 €-ko zenbatekoa erakunde onuradun bakoitzeko.
Eskaerak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era bitartekoa izango da, biak barne.Eskaera Interneten bidez aurkeztu beharko da Aldundiaren www.bizkaia.net/sustapena orrialdean, Ekonomia Sustapenaren bulego birtualaren atalean.