Albisteak

 

Gueñesko Udalak Glefaran enpresarekin eginiko izapideei esker, Gueñes udalerriko langile langabeen curriculum vitaeak Behargintzan jasoko dira; zehazki, Gueñes hiribilduko Enkarterri kaleko 2. zenbakian, urriaren 15era bitartean. Ondoren, enpresa horrek hautatze-prozesua hasiko du, Pastgureneko instalazio zaharretan enpresa-proiektu berri bat abiarazteko.

Bete beharreko lanpostuetarako langileen profilak honako hauek dira:

  • Argiketariak.
  • Mekanikariak (makineria)
  • Galdaragileak
  • Garabi-operatzaileak
  • Eskorga-operatzaileak
  • Makineria astuneko operatzaileak (olagarroa, kargatzeko pala, atzerako hondeatzailea)
  • Ingurumen-teknikariak
  • Segurtasun-teknikariak
  • Administrazioko langileak
  • Biltegiko operatzaileak
  • Logistika