Albisteak

 

Urriaren 3az geroztik, Sodupeko Kultur Etxeak enplegurako orientabide zerbitzu berria eskainiko du.

Aipatu zerbitzua 2014ko ekainaren 30era arte gauzatuko da, 09:00etatik 14:00etara bitartean, eta xedea da langabetuei oro har eta gizartetik baztertuta egoteko arriskuan dauden kolektiboei prestakuntza eta orientabidea ematea, enplegua bilatzeko edo nork berea sortzeko orduan edozein motatako laguntza eskaintzeko.

Horrela, laguntzak bideratuko dira curriculumak egin eta eguneratzera, aurkezpen-gutuna egiten ikastera, eta enplegu-bilaketa aktiboari buruzko informazioa lortzera.