Albisteak

 

Gueñesko Kultur Etxeak enplegurako orientabide-zerbitzu berria eskaintzen du, Sodupen ematen denaren osagarri.

Asteazkenetan 09:00etatik 14:00etara egongo da irekita eta,xedea da, oro har, langabezian dauden pertsonei eta gizartetik baztertuta gelditzeko arriskuan dauden taldeei prestakuntza eta orientabidea ematea, enplegu bat bilatzean edo nork berea sortzean era guztietako laguntza emate aldera.

Horrela, laguntzak bideratuko dira curriculumak egin eta eguneratzera, aurkezpen-gutuna egiten ikastera, eta enplegu-bilaketa aktiboari buruzko informazioa lortzera.