Nola heldu

 

Donostiatik, A-8 autobidea hartuko dugu Bilborako noranzkoan. Bizkaiko hiriburura iristean, A-8ari jarraituko diogu Santanderrerantz, Balmasedarako irteera ikusi arte. Hala, BI-636 errepidea hartuko dugu Gueñeseraino, Alonsotegi eta Sodupe igarota.

Gasteiztik, berriz, N-622 autobidea hartuko dugu, eta, Altube parean, AP-68 errepidea Bilborako noranzkoan. Bizkaiko hiriburuaren inguruetan, A-8a hartuko dugu eta goian azaldutako ibilbide bera egingo dugu.

  • Zabaltzen
  • Faktura elektronikoa
  • Enkarterri
  • Enkartur
  • BFA DFB
  • Garbiker
  • Bizkaia.eu