Biztanleria

Gueneseko kokapenak Kadagua ibarrean urteetan zehar eman diren aldaketak azal ditzake. Bilbo eta Balmaseda hurbil egonez eta biekin dauden komunikabideak onak izanez, inmigrante talde batzuk zenbait industrialderen ondoan bizitzen geratu ziren. Dena dela eta beste herri bizkaitarretan gertatzen ez bada ere industria berriak kokatzekedo ezparru ezak, beste eskualdetan eman den gehikuntza demografikoa, hemen eragotzi egin du.

Geografia

Gueñes udalerria edo "Gueñes Kontzejua", enkarterri eskualdeko akialdean kokatuta dago, Kadagua haranaren barnean.

Gorabehera geografiko nabariko tokian dago, hegoekialdetik iparmendebaldera "Bizkaiko Antiklinal" izenekoaren hegoaldeko egiturez zeharkatuta dago. Harearri, karaitza eta margazko materialen txandeketak eta beren higaduraren kontrako iraupen ezberdinek haran eztu batez bereizten den paisaia sortu dute, Kadagua ibaiak zeharkatuta dagoen ibat honek bere bi alboetan, mendialde aldapatsuen artean oso leku lau gutxi dauka jendea eta industri instalazioak kokatzeko. Eskuinaldeko mendirik altuenak honako hauek dira: Ganekogorta (862 m.), Paguero (789 m.), Congueda (682 m.),Crucijadas (224 m.), Pico Laguna (563 m.). Ezkerraldean izen hauek aipatu beharko genituzke: La Cruz (631 m.), Pico Ubieta (637 m.), Ategi edo Enmedio (537 m.), Lujar (541 m.) eta Eretza (871 m.).

Kadagua ibaia, enkarterriko ibairik nagusiena izateaz gain, beharko ekialdetik zehar garraioterako bide naturala da, gaur hiriguneak eta industrialdeak tartekatzen diren eten gabeko multzo bihurtu da. Gueñes Kontzejutik zehar doanean, bere ezkeraldetik, besteen artean, Agua Fria, Markoleta, Grazal, Urraran, Rocorquillo eta Norza errekak jasotzen ditu. Eskuinaldetik, ostera, Zartuña eta Nocedal hartzen ditu.

Eraketa

Herri honetan nagusi den habitat-a bildua edota multzo txikiez ossatuta dugu, berauek batez ere, Kadagua haraneko behekaldean daude. Hiriburua Gueñes da, Garaperako bide ondoan dagoena. Erdigunetik 7,6 Kilometrotara dagoen La Quadran. 1,4 kilometrotara dagoen Santxosolo- San Pedro de Goikourian, 4,4 Kilometrotara dagoen Sodupen eta Zaramillon.

  • Eustat

Informazio gehigarria