Potentzialki arriskutsuak diren animali erregistroan inskripzioa eta beraiek edukitzeko lizentzia eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez interesdunek Arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroan izena ematea eta animali horiek edukitzearen lizentzia eskatuko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoan txakur-espezieak edukitzeari buruzko, uztailaren 1eko 101/2004 Dekretuaren I. Eranskinean, arriskutsuak izan daitezkeen txakur arrazak ezartzen dira, eta 2.Eranskinean, 1.Eranskinean agertzen ez diren arrazen artean arriskutsuak izan daitezkeen animalien ezaugarri berak dituzten animalien ezaugarriak ezartzen dira.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak
  • Animaliaren nortasun dokumentu ofiziala
  • Gaitasun fisikoaren ziurtagiria
  • Trebetasun fisikoaren ziurtapean
  • Dagokioen erregistroan egindako animaliaren errolda ziurtagiria
  • Aurrekari penalen ziurtagiria
  • 50/1999 legeaz zigortua ez izanaren zin egindako adierazpena
  • Potentzialki arriskutsuak izan liteken animalien edukitze lizentzia
  • Menpekotasun mailaren erabakia, berrikuspena eskatzekotan

Legezko informazioa

  • Euskadiko Autonomi Estatutuaren abenduaren 18ko 3/1979 lege organikoa.
  • Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen Garapen Araudia onartzen duen Errege Dekretuak.
  • Toki Araubidearen Oinarriak arautu dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Arriskutsuak izan daitezken animaliak edukitzearen araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legea.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatzen duen martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretua.
  • Animaliak babesteari buruzko Euskal Herriko urriaren 29ko 6/1993 Legea.
  • 101/2004 DEKRETUA, ekainaren 1ekoa Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko ekainaren 1eko 101/2004 DEKRETUA.
  • Toki Kor¬porazioen Zerbitzuen Araudia onesten duen 1955eko ekainaren 17ko Dekretua.
  • Tokiko Ogasunenei buruzko ekainaren 30eko 5/89 Foru Norma.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua.
  • Bizkaiko Foru Aldundiarena, Bizkaiko Lurralde His¬torikoko zergen kudeaketako Araudia onetsi duen uztailaren 21eko, 112/2009 Foru Dekretua.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoaren Zerga-bilketa Erreglamendua onetsi duen abenduaren 27ko 215/2005 Foru Dekretua.
  • Ordenantza fiskalak eta ingurumeneko buruzkoak.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.guenes.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Enkarterri 5, 48840 - Güeñesn kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Güeñes Udaleko telefono honetara: 94 669 00 04.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.