Txosten eta argiketen eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez interesdunak, dagokion tasa ordaindu ondoren, istripu argiketa baten kopia edo udaltzaingoak emandako txosten teknikoa eskatuko du, beste administrazio prozedura, prozedura penal, zibil, etab. –etan eransteko helburuarekin.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak

Legezko informazioa

  • Euskadirako Autonomia Estatutua onartzen duen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa.
  • Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren Garapen Araudia onesten duen Errege Dekretua.
  • Toki Araubidearen Oinarriak arautu dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Tokiko Korporazioen Zerbitzuen Araudia onesten duen 1955eko ekainaren 17ko Dekretua.
  • Aplikatzeko udal ordenantzak.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.guenes.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Enkarterri 5, 48840 - Güeñesn kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Güeñes Udaleko telefono honetara: 94 669 00 04.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.