Lizitazio Eskaintzen aurkezpena eta jarraipena

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez interesdunak Udalak hasitako lizitazio prozedureko eskaintzak aurkeztuko ditu.

Aurkezpen epea, eskaintza bakoitzeko interesdunak aurkezten dituen eskaintzen baldintza-agiri eta erabakitako epeen araberakoa izango da.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak
  • Interesdunak eskuratutako ahalordeen frogatze dokumentuak
  • Administrazio dokumentazioa daukan gutun azala
  • Proposamen ekonomikoa
  • Proposamen teknikoa

Legezko informazioa

  • Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Toki Araubidearen Oinarriak arautu dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Interesdunei komunikazioa igortzeko irizpideak ezartzen duen 1999ko apirilaren 14ko Agindua, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 26ko 30/1992 Legearen 42.4 artikuluan aurreikusitakoa.
  • Tokiko Gobernua modernizatzeko neurriei buruzko abenduaren 16ko 57/2003 Legea.
  • Kontratazio administratiboaren Kontsulta-batzordearen 31/11 Irizpena, estatuko sektore publikoaren erakunde eta organismoen kontratatzaile profila Estatuko Kontratazio Plataforman integratzearen beharrezkotasunari buruz, baita ere hauetan publikatu behar den informazioei buruz.
  • 30/2007 legea 34/2010 legearen aldaketaz jasoz, eta bestelako araudiak bere publikazioaren ondorengoak.
  • Abuztuaren 5eko 34/2010 Legea , honako hauek aldatzen dituena: urriaren 30eko 30/2007 Legea, sektore publikoko kontratuei buruzkoa; urriaren 30eko 31/2007 Legea, ur, energia, garraio eta posta-zerbitzuen sektoreetako kontratazio-prozedurei buruzkoa; eta uztailaren 13ko 29/1998 Legea, administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioa arautzeari buruzkoa, lehenengo biak komunitate-araudira egokitzeko.
  • Sektore Publikoaren Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 legea.
  • Espediente bakoitzari aplikatu beharreko araudia, Euskadiko lege markoa eta araudia
    • Sektore Publikoen Kontratuen urriaren 30ko 30/2007 Estatu Legea otsailaren 13ko 3/1987 Foru Arauaren arabera egokitzerako ekainaren 23ko 2/2008 Foru Araua.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.guenes.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Enkarterri 5, 48840 - Güeñesn kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Güeñes Udaleko telefono honetara: 94 669 00 04.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.