Leku interesgarriak

 
Palacio Cuadra Salcedo

XVI. mende hasierako jauregi zahar bateko orubean (gaur egun aztarnak ikus daitezke) jauregia eraiki zuten estilo neoklasikoko ordenarekin. Bloke luzanga eta itxia da, eta fatxada nagusia Errege Bide zaharreko ibiltariei erakusten die.

Santa Maria elizaren perspektibaren parean dago, halaber.Alde horretan, denak zehatz-mehatz ordenaturik, nobleen gelak daude; eta atzealdea zerbitzuko langileentzat utzi dute.

Estaldura, balkoiak eta emokadurak berritu egin zituzten 1900. urtean gutxi gorabehera.