Antolaketa

 

Tokiko Gobernu Batzordea da alkatea presidentea izanik, hari dagokion zuzendaritza politikoaren zereginean kide gisa lankidetzan diharduen eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 127. artikuluan ezartzen diren zeregin exekutiboak eta administratiboak gauzatzen dituen organoa.

Tokiko Gobernu Batzordeak politikoki erantzuten du kudeatzen duen Osoko Bilkuraren aurrean modu solidarioan, kideetako bakoitzak kudeaketa dela eta duen erantzukizun zuzena gorabehera.

Alkateari dagokio Tokiko Gobernu Batzordeko kideak izendatzea; horien kopurua ezingo da izan Udalbatzako kideen legezko kopuruaren herena baino handiagoa, alkateaz gainera.
Tokiko Gobernu Batzordea, Udal honetan, honako kide hauek osatzen dute:

  • Imanol Zuluaga Zamalloa Alkate-udalburua EAJ-PNV
  • Mariñe Urrutikoetxea Bilbao Alkateordea EAJ-PNV
  • Juan Martín Pérez Garmendia Alkateordea EAJ-PNV
  • Joseba Mikel Bajo Romo Alkateordea EAJ-PNV
  • Ainara Muñoz Landeta Alkateordea EAJ-PNV

 

Astelehenero biltzen dira, goizeko 08:30ean, udaletxean.

  • Zabaltzen
  • Faktura elektronikoa
  • Enkarterri
  • Enkartur
  • BFA DFB
  • Garbiker
  • Bizkaia.eu