Administrazio publikoen kontratuei buruzko oinarrizko legeriaren arabera, kontratazio-mahaia da kontratatzeko eskumena duen organoari laguntzen dion organo teknikoa, kide anitzekoa eta espezializatua. Xede gisa du prozedura ireki edo mugatu bidez lizitatutako kontratuen esleipena objektibatzea; horretarako, lotesleak ez diren esleipen-proposamenak egiten ditu.
Udal honetan, honela dago eratuta:
- Imanol Zuluaga Zamalloa, mahaiburua, EAJ-PNV
- Udalbatzako idazkaria, kide titularra
- Udaleko kontu-hartzailea, kide titularra
- Mariñe Urrutikoetxea Bilbao, titularra, EAJ-PNV
- Sergio Zamora Lozano, titularra, EH-BILDU
- Benjamín Respaldiza Fernández, titularra, PSE-EE-PSOE
- Udaleko arkitekto teknikoa
- Kulturako arduraduna
- Mendien arduraduna