Antolaketa

 

Osoko Bilkura alkateak eta zinegotziek osatzen dute eta udal-gobernuko herritarren ordezkaritza politiko gorena duen organoa da. Organo horren zereginak, besteak beste, honako hauek dira: gobernu-organoen kontrola eta fiskalizazioa, alkatearen zentsura-mozioa eta konfiantza-kontua bozkatzea, udal-ordenantzen eta -araudien onespena eta aldaketa, udal-barrutiaren mugaketari eta aldaketari buruzko akordioak, aurrekontuen onespena, udalerriaren banaketa barrutietan eta barrutietako organoen eta organo ordezkatzaile eta parte-hartzaileen eskumenen zehaztapena eta araudia.

 

  • Imanol Zuluaga Zamalloa Alkate-udalburua EAJ-PNV
  • Mariñe Urrutikoetxea Bilbao EAJ-PNV
  • Juan Martín Pérez Garmendia EAJ-PNV
  • Joseba Mikel Bajo Romo EAJ-PNV
  • Ainara Muñoz Landeta EAJ-PNV
  • Fernando Urkijo Ferraz EAJ-PNV
  • Koldo Fuente Mendizabal EAJ-PNV
  • Idoia Pérez Barrio EH-BILDU
  • Carlos Lanbarri Andrés EH-BILDU
  • Loli Larrinaga Larrea EH-BILDU
  • Sergio Zamora Lozano EH-BILDU
  • José Manuel Gómez Ruiz EH-BILDU
  • Benjamín Respaldiza Fernández PSE-EE-PSOE

 

Osoko Bilkuraren bilerak ohikoak edo ezohikoak izan daitezke; ohikoak hilean behin egiten dira, gutxienez, eta ezohikoak, udalburuak erabakitzen duenean edo, gutxienez, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren laurdenak eskatzen duenean. Hala ohiko nola ezohiko bilerak gutxienez bi egun baliodun lehenago deitu behar dira, premiazko ezohikoak izan ezik.

Oro har, Osoko Bilkuraren bilerak publikoak dira, eta hil bakoitzeko azken astelehenean egingo dira, arratsaldeko 19:00etan, abuztuan izan ezik, ez baita osoko bilkurarik egingo.

Aipatutako egunak jaiegun badira, ohiko bilera hurrengo astean egingo da.
Osoko Bilkuraren bilera guztiak jarraitu ahalko dira, bai eta Osoko Bilkuretako bileren kontsulta ere.

UDALBATZAREN ORDEZKARIAK HAREN ESKUMENEKOAK DIREN KIDE ANITZEKO ORGANOETAN:

 

ENKARTERRIKO UDALERRIEN MANKOMUNITATEKO BATZORDE NAGUSIA:

  • Imanol Zuluaga Zamalloa (EAJ-PNV)
  • Ainara Muñoz Landeta (EAJ-PNV)
  • Martín Pérez Garmendia (EAJ-PNV)
  • Carlos Lanbarri Andrés (EH Bildu)
  • José Manuel Gómez Ruiz (EH Bildu)

 

ENKARTERRIKO UDALERRIEN MANKOMUNITATEKO BATZORDE IRAUNKORRA:

  • Imanol Zuluaga Zamalloa (EAJ-PNV)

 

EUSKALTEGIA:

  • Imanol Zuluaga Zamalloa (EAJ-PNV)
  • Mariñe Urrutikoetxea Bilbao (EAJ-PNV)
  • Loli Larrinaga Larrea (EH Bildu)
  • Idoia Pérez Barrio (EH Bildu)

 

BILBAO BIZKAIA UR PARTZUERGOA:

  • Imanol Zuluaga Zamalloa (EAJ-PNV)
  • Zabaltzen
  • Faktura elektronikoa
  • Enkarterri
  • Enkartur
  • BFA DFB
  • Garbiker
  • Bizkaia.eu