Antolaketa

 

Udaltzaingoaren egiteko nagusia herritarren nahiz trafikoaren segurtasuna bermatzea da. Horrez gain, larrialdi egoeretan lagundu eta bide publikoan sor daitezkeen eta bizikidetza edo zerbitzu publikoak kaltetu ditzaketen gorabeheretan esku hartu behar du.

Zereginak:

  • Herritarren segurtasuna arriskuan jartzen duten egoera guztiak saihestea edo horietan esku hartzea.
  • Udalerriko trafikoa antolatzea eta zaintzea, trafikoko legeetan eta udal-ordenantzetan ezarritakoarekin bat etorriz.
  • Legeetan, udal-ordenantzetan, bandoetan eta abarretan xedatutakoari dagokionez, polizia administratibo gisa jardutea.
  • Polizia judizial gisa jardutea eta gainontzeko polizia-kidegoekin elkarlanean aritzea, hala dagokionean.
  • Istripu, hondamendi eta larrialdietan laguntzea, eta larrialdietarako udal-planetan ezarritakoa betetzea.
  • Babes zibila, larrialdiak eta suteen prebentzioa nahiz itzaltzea antolatzea eta kudeatzea.
    Espazio publikoko bizikidetza-harremanak antolatzea eta kudeatzea.
  • Espazio publikoetan egiten diren ekintzetan eta jende asko pilatzen den leku eta establezimenduetan segurtasuna antolatzea eta kudeatzea.
  • Etxeko animalien eta arriskutsuak izan daitezkeen animalien arloko kontuak antolatzea eta kudeatzea.
  • Bere titulartasuneko herri-bideetan, pertsonen, ibilgailuen (motordunak eta motorrik gabeak) eta animalien mugikortasuna eta irisgarritasuna, eta pertsona eta salgaien garraioa, antolatzea, kudeatzea, zehaztea eta sustatzea; horretarako, egokitzat jotzen diren bitarteko material eta teknikoak eta giza baliabideak ezarri ahal izango dira.

Zerbitzuak:

  • Bide publikoan utzitako animalien kudeaketa.
  • Galdutako objektuen kudeaketa.
  • Obren eta bide publikoaren okupazioaren kontrola.
  • Herritarren arteko gatazketako bitartekaritza-lanak.
  • Bide publikoan utzitako ibilgailuen kudeaketa.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko lizentzien izapideak.
  • Aire konprimatuzko armentzako lizentzien izapideak (A eta B, 4. kategoria).
  • Salaketen izapideak.
  • Agiri edo objektuak galdu edo lapurtu direla egiaztatzen duten ziurtagiriak.

ARDURADUN POLITIKOA:  Imanol Zuluaga.
HARREMANETARAKO: 605.702.654 
                                               112
                                                udaltzaingoa@guenes.net

  • Zabaltzen
  • Faktura elektronikoa
  • Enkarterri
  • Enkartur
  • BFA DFB
  • Garbiker
  • Bizkaia.eu