Historia

Historia

Behinola Salzedo Haranekoa zen eta geroago bere kontzeju izan ziren Gueñesek eta Zallak osatzen zuten. Salzedo izena ere aipatzen da, izan ere, hórrela dakar San Millaneko botoen eskritura faltsuan: "In salcedo...omnes domos singular libras de cera"

Javier de Ibarra eta Berge jaunak bere Bizkaiko dorre eta ezkutuei buruzko liburuetan dakarrenez, Salzedo Harana Salzedoko Jaurerriaren eta jurisdikzioaren eszenatoki geografikoa izan zen eta, XII. gizaldiaren amaieran, Rubio Diaz de Asturias Kondeak fundatua, hau da, Diego Ruiz edo Rodríguez, Noroñako Kondearen eta Alfonso V.a, Leoneko erregearen alaba zen bere emazte Ximenaren semea. Rubio jaunak Salzedo izena eman zion haranari, ordutik Salzedon izenarekin ezaguna izango zen, eta geroago Kadagua izena hartuko zuen ibai bazterrean sahasti asko zeudelako. Era berean, egoitza Arangutin ezarri zuenez, Arangutiko Rubio jn.a izenaz ezagutzen zen; gaur egun, Sorginen Jauregia dagoen tokian, Arangutiko Salzedo Dorrea eraikitzeko agindua eman zuen eta, gutxienez, 1848. urtera arte zutik iraun zuen, izan ere, Juan E. Delmas jn.ak bere Bizkaiko Gidan hórrela aipatzen du; beste alde batetik, gaur egungo La Jarako Dorrea dagoen tokitik hurbil jauregi bat eraiki zuen.

Harén alaba, Salzedotar Maria and.a izan zen oinordekoa, Aiarako Galindo jn.arekin, hots, Aiarako Jaunarekin ezkondua. Aiara eta Salzedo bat eginlk egon ziren XII. mendean eta XVII. gizaldiko lehen erdialdean zehar, Sancho Garcia "buruhandia" eta Hurtado Sanzen nagusi zirela. Hala ere, gorago aipatutako horiek ez ziren izan haranaren "jabe" bakarrak: beste pertsona batzuek eremu geografikoko boterea zuten, besteak beste, Santa Marinako Martin Sancho jn.ak.

Salazarren esanetan, XIII. gizaldlaren hasieran, Salzedoko Hurtado Sanz jaunak (Aiarako seigarren Jauna) sasiko bi seme izan zituen Santa Marinako Martin Sánchez jn.aren alaba batekin: alde batetik, Lope San- chez, jaraunspen gisa Gordexola jaso zuena eta, bestetik, Sancho Ortiz Marroquin (izan ere, Marokon hamalau urte egin zituen preso), Zalla eta Gueñesen jabe. Belaunaldí bat geroago, Marroquin delakoak bere lau seme-alabetatik hiruren artean, Salzedoko jabetza guztiak banatu zituen eía, horiek hórrela, hiru leinu sortu ziren: Montehermosoko Marroquin, La Jarako Salzedo eta Arangureneko Salzedo; edonola ere, hiru leinuen arteko tirabirak berehala hasi ziren.

Salzedo Haranean aurrez-aurreko borrokak nahiko berandu hasi ziren, XIV. gizaldiaren erdialdean gutxi gorabehera. Dena den, leinu ezberdinen arteko harremanetan tirabirak aspaldikoak ziren. Badirudi tirabira horien sorburua Sancho Ortiz Marroquinek bere jabetza banatzeko erabiliko era izan zela. Salzedo leinukoek gogor egiten bazuten ere, Montehermosokoak ziren eskualde osoa kontrolatzen zutenak, batez ere, Juan Sanchezen heriotzaren ondoren. Bizkaiko beste leinu batzuek egin zuten bezala, marrokinarrek gero eta gehiago eskatzen zieten beren morroi edo men-pekoei; horren ondorioz, talde txiki batzuk irainduta sentitu ziren eta hurbileko beste familia batzuei laguntza eske hasl ziren. Hori guztia ain-tzat hartuta, bi talde nagusi izan ziren mende eta erdian eskuaidearen kontrola lortze aldera, atsedenik gabe borrokari eutsi ziotenak:alde batetik, Salzedoko zamudianoak, salazarrak eta muñatondarrak eta, bestetlk, marrokinarrak eta gordojandarrak.

Salzedoko Lope Garciaren ibileretan irakur daitekeenez, I360ko marrokinar eta salazarren arteko gatazketan Salazarreko Juan López Gueñesera hurbildu eta marrokinarrak inguratu eta preso hartu zituen. Juan jn.aren aurrera eramateko agindu zioten eta hórrela egingo zuela hitz eman zuen; hórrela, Gueñeseko elizara eraman zituen eta elizako arduraduna zen Juan jn.ari dei egiteko eskatu zuen. Nolanahi ere, pre-soek jakinarazi zioten abadearen aurrean izan beharrean, Bizkaiko Jauna zen Juan jn.aren aurrean agertu behar zutela. Berehala, Salazarreko Juan López jn.ak erantzun zuen berari ez ziotela zehaztu zein Juanen aurrean agertu nahi zuten eta, hortaz, abadea ekarri zuela bekatuak aitor zitzaten, izan ere, asmoa justizla egitea zen. Horren ondoren, Gueñeseko ibaian urperatu zituen.

Bide beretik, 1400. urtean Salazar leinukoak Saratsutarrekin haserretu eta marrokínarrekin elkartu ziren. Jaurerri osoan nagusl zen indarkeria giroaren eraginez, Bizkaiko jaunek eta Gaztelako erregeek nahitaez esku hartu behar izan zuten. Arauak ezartzea ez zen lan erraza, besteak beste, arau horiek betearazteaz arduratzen zirenak beren onurarako erabiltzen zituztelako. Horren ondorioz, kanpoko jendearengana jo behar izan zen ezinbestean (Gonzalo Moro korrejidorea).

Hala eta guztiz ere, indarkeria-giroa baretzen joan zen XV. gizaldiaren azken urteetan. Abagune ekonomikoan aldaketak Izan ziren: ekoizpenak gora egin zuen, biztanle kopurua ere nabarmen hazi zen, eta abar; azken finean, taldeen arteko liskarrak eragin zituzten arrazoiak desagertu egin ziren. Horiek hórrela, elkarbizitzarako arauak finkatzeko beharrizana ¡kusi zuten, eta, horren harian, Enkarterriren kasuan, Foru Zaharra eta Hautamen (Albedrio) Forua ¡datzi ziren.

Mende aldaketarekin, XVI. mendearen lehen erdialdean zehar, mugak ezarri ziren alboko udalerriekin auzi-bideen bitartez. Horiek horrela, 1507ko urtarrilean, Gueñes eta Gordexolako kontzejuak batzartu ziren mugartea eta mugak zehazteko asmoarekin, era horretara, beren justizien jurisdikzioak ez nahasteko. Urte bereko otsailaren 27an, kontzeju horietako ordezkariek mugaketa edo zedarriketari ekin zioten, eta, beraz, seinaleak Ondazarroseko Juan Ortiz, Gueñeseko kontzejuko eskribaua, bertan zela jarri zituzten. Alkateek oniritzia eman zioten mugaketa horri eta Basualdoko bidegurutzetik Berbikezera bide bat zabaltzeko erabakia hartu zuten. Ekitaldi horretan, Iñigo de Zaballa, Pedro de la Puente eta Juan Gallarreta, Salzedo eta Gordexolako auzotarrak izan ziren lekuko. Jaurerrian berehala nabarmendu zen Gueñes XV. mendearen erdialdetik; alde batetik, burdinaren ekoizpenari esker, eta, bestetik, landaketa eremuen zabalkundeagatik. Horrez gain, zabalkunde demografikoaren indargarri argia izan ziren Santa Maria Elizaren lanak, langile askok bertan lana aurkitu baitzuen.

Bestalde, 1624ko apiriiaren I7an, Bizkaiko Jaurerriko Batza Nagusiak portuak eta kostaldeak gotortzea eta Bizkaiko hiri eta elizate guztietan kapitainak ¡zendatzea erabaki zuen, Holandako itsasontzien erasoen arriskuari aurre egiteko. Gueñeseko kapitain Juan Hurtado de Salcedo jn.a izendatu zuten.

1642ko ¡railean, Jacinto Hurtado de Tavison jn.ak, Gueñeseko kon-tzejuko biziarteko Alkateak eskaera zehatza egin zion Jaurerriko Batza Nagusiari, hau da: Gueñese Jaurerrian bete-betean sartzeko kapitula-zioak idazteko, hain zuzen ere. Batzak aholkulariak ziren Francisco de Etxebarri jn.ari eta Juan de Zalbidea jn.ari agindu zien aipatu kapitula-zioen ¡dazketa.

1704. urtean Gueñeseko kontzejuan 202 sutegi zeuden urte horretan Bizkaia osoan egindako sualdi baten arabera. Sualdi hori dekretuz ezarri zuen jaurerriko Batza Nagusiak ekainaren 28an, era horretara, jaurerriaren gastu orokorren banaketak egin ahal izateko. Hala eta guztiz ere, Gueñesek eta Enkarterriko beste udalerri batzuek 15.000 mila errealak ordaintzen ez zituztela ikusirik, 1738ko uztaüaren 2an Batzak erabaki zuen errepublika zordunek ez zutela botorik ¡zango jaurerriaren hauteskundeetan; dena den, bi hilabeteko epean aipatutako kopurua ordainduz gero, boto bikoitza emateko eskubidea izango luketela 1740ko hauteskundeetan. Beste alde batetik, I766ko izurritearen ondoren, Gueñesen hazkundea geraraztean eragín zuzena izan zuten uzta txarrek, zerga eskakizun handiek, gerrek eta gaixotasunek, eta hauek luzaro iraungo zuten. Egoera horren eraginez, erregimentuak zerga zuzenak kendu behar izan zituen 1772tik 1775era bitartean, eta, era berean, kontzejuko lurrak herritarren artean banatzeari ekin zion, era horretara, baliabideak gehitu zitzaten.

1799ko abuztuaren 13ko Mehnaldeen Batzan zehaztu zen Enkarterri osoa Jaurerrira biltzea, eta halaber elkartze horretarako baldintzak onartu ziren. Horretarako, udaierriko agintariak Gueñeseko kontzejuaren Udaletxean batzartu ziren 1800eko maiatzaren 25ean, eta Batzar horretan jakinarazi zituzten ordura arte emandako urratsak. Otsailaren 12an batzorde bat izendatu zuten, jaurerriko agintariekin negoziatzeko ardura zeukana. Otsailaren 17an, Turtziozekin batera, eskabide-orria bidali zuten jaurerriari batzorde bat izenda zezala eskatuz.

I800eko uztaüaren 14an Gernikako Batzar Nagusiek behin-betiko onartu zuten Gueñes Jaurerrira biltzea. 1808an Independentziaren Gerra hasi zen. Liskarrak hasi zirenetik frantziar destakamendu batek Sodupen ezarri zuen kuartel nagusia eta sekulako zorabioa sortu zen: gerrak tokiko abeiur ekoizpenaren por-tzentaia handia xurgatzen zuen, gehienbat, kontuan izanik soldaduek egunero jan behar izaten zutela.

Beste aldi gatazkatsu bat Uberalen Hirurtekoa izan zen (1820-1823): Sodupen ezarri zuten kuartela eta, eragin ezkorraren eraginez, hamar urte lehenagoko egoerara itzuli ziren.

1872ko apirilaren 23an Karlistada hasi zen. Horren harian, Cuevillas jn.aren aginduetara zeuden 800 gizonek erasoaldi gogorra egin zuten 23 guardia zibilen kontra Gueñeseko etxe batean, eta azken horiek amore eman behar izan zuten.

1880. urtearen inguruan. Bizkaiko burgesiak etapa berriari ekin zion Jaurerriaren industrializazio prozesuan eta, horren ondorioz, enpresa handiak sortzen hasi ziren. Garai horretan sortu ziren industria-trenak ere, eta horietako hiruk zeresan handía eta zuzena izan zuten Gueñe-sen: La Robla-Balmasedako Hullera trenbidea, Bübo eta Santander arteko trenbidea eta, batez ere. Kadaguako trenbidea. Azken bi horiek bereziki proiektatu zituzten Kadagua haraneko eta Peña Kabargako meategiak Labe Garaiekin eta karga-lekuekin lotzeko. Bidé beretik, trenbide horiei esker, Zaramillo eta Saratxoko meategien ustiapenak errentagarriak izan ziren.