Izapideen eskuliburua

Zer da?

Izapideen Eskuliburua kontsulta-agiri bat da. Bertan, herritarrek udalarekin egin ditzaketen izapideei buruzko informazioa modu argi eta errazean biltzen da. Izapide bakoitzerako fitxa bat sortu da. Bertan, honako hauek azaltzen dira: zertan datzan, nork eska dezakeen, zein agiri aurkeztu behar den, non izapidetzen den, kostua (edukiz gero), ebazteko epea, izapidea oinarritzen den lege-esparrua, eskaera jaso ostean bideratzen den prozedura, geroko izapideen laburpena eta, azalpen gehigarririk behar izanez gero, oharrak ere bai. Zenbait kasutan, aurkeztu behar diren agiri batzuk zuzenean fitxatik deskarga daitezke.

Partikularrek eginbehar bat betetzeko edo eskubide bat baimentzen, ematen edo hori egikaritzea edo gozatzea ahalbidetzen dion agiri bat eskuratzeko asmoz egiten duten eskaera edo informazio-emate oro jotzen da izapidetzat.

2014. urtean hasi zen Izapideen Eskuliburua prestatzen, eta udaleko sail guztiak aritu dira horretan. 2015eko martxoaren 23tik aurrera udal-webguneko atal honetan kontsulta daiteke.

Izapideen eskuliburua (PDF, 2 MB)