Ongi-etorria

Informatikan erabat murgilduta bizi gara; distantziak eta oztopo geografikoak desagertzen ari dira eta, Internetek, komunikazio-tresna ikaragarri horrek, mundua gure eskura jartzen du.

Gueñesko Udalak web orri hau herritarrentzat eta informazioa bildu edo gure udalerria bisitatu nahi dutenentzat erabilgarria izatea nahi du.

Gueñes, bere egitura bereziarekin, lau biztanleria gunek osatzen dute eta nabarmendu behar diren hainbat ezaugarri ditu. Bilbotik kilometro gutxira dago eta komunikazio-sare ona dauka. Hori dela eta, biztanleek hiriak berak eta naturan murgilduta bizitzeak eskaintzen dituzten abantailez gozatu dezakete. Arabarekin muga egiten du, eta Gaztela eta Leon eta Kantabriatik oso gertu dago.

Interes historiko eta kulturala duten hainbat eraikin familia nobleen jaioterria den udalerri honen iragan historikoaren lekuko fidelak dira. Gastronomia, ekintza kulturalak eta biztanleen abegia aintzat eduki beharreko beste elementu batzuk dira.

Gure udalerria ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Web orri honek hainbat alderdi jasotzen ditu, interesgarriak eta erabilgarriak izango direlakoan.

Jaso ezazu agur bero bat Gueñesko Udalaren eskutik 

Gueñesko Udala

Enkarterri, 5
48840 - Gueñes
Tlf.: 946 690 004
Faxa: 946 690 269
Emaila: udala@guenes.eus
  • Zabaltzen
  • Faktura elektronikoa
  • Enkarterri
  • Enkartur
  • BFA DFB
  • Garbiker
  • Bizkaia.eu