HERRITARREN PARTAIDETZARAKO POSTONTZIAK

Herritarren partaidetzarako postontzia

 

Tokiko Agenda 21en Tokiko Jarduera Planari begira, postontziak jarri ziren iaz Gueñes Udalerriko bost tokitan, herritarren partaidetza indartze aldera. Bada, helburua bete egin dela dirudi, udaleko Ingurugiro Sailak jasotako iradokizun, kexa eta jakinarazpenak ikusita.

Postontzi horietan jasotako iradokizun guztiak batu eta udaleko sail ezberdinetara eramaten dira, edukiaren arabera sailkatu ondoren.

Herritarren parte hartzea bultzatzeko ekimen honekin batera, bide birtual berria ere zabaldu da, udalaren web-gunearen bidez, Gueñesko herritarren kezkak ezagutzeko. Tokiko Agenda 21 atalaren bidez, herritarren kexak, iradokizunak eta eskerronak jaso daitezke. Horretarako, mezu elektronikoa bidali behar da honako helbide honetara: agenda21local@guenes.net

Herritarren partaidetza