Arenatzarte

 

Aire libreko eskultura-parke honetan Kristalezko Eraikuntza da bisitariak aurkituko duen lehenengo elementua.

Gune arkitektoniko garbi eta gardena da, eta ez du parkea bera inbaditzen. Are gehiago, eraikuntza eta parkea harmonian bizi dira elkarrekin.

Kristaleko

Eraikuntza honetan hainbat jarduera antolatzen dira: udako campusa, hitzaldiak, inaugurazioak eta beste; baina, izan erakusketa gunea da.

Erreferentzia nagusia “Imágenes de Land Art” erakusketa dugu. Bertan nazioarteko artisten lanak jarri ziren ikusgai, besteak beste Hamish Fulton, Richard Long eta Dennis Oppenheim artistenak. Erakusketa horretako lanak naturan bertan –argazki, bideo eta testuen bidez– egiten den artearen isla ziren.

Kristaleko

Lanak FRAC erakundearenak dira. Honek Frantziako gobernuaren arte-lan garaikideen bilduma kudeatzen du. Lan horiek Bordeleko egoitzakoak dira. Erakusketa Bilboko Arte Ederrak fakultateak eta Bordelekoak Gueñeseko Udalarekin egiten duten elkarlanari esker antolatu ahal izan zen.

Nazioarteko erakusketa hau proiektu globalago baten parte da. Proiektuaren helburua da Arenatzarte parkea arteari eta lurraldeari buruzko gogoeta egiteko topagune bilakatzea. UPV/EHUk antolatzen duen udako ikastaroa ere proiektu horren parte da.

Eraikuntza hori balio anitzekoa da; izan ere, erakusketa proposamen mota guztiak hartzen ditu bere baitan, besteak beste, azkenik aurkeztu duten “Balenciaga obras maestras” izenekoa. Erakusketa horretan Balenciagaren hamar diseinu onenen paperezko erreplikak aurkeztu dira, Roberto Comasek eginak.

2009ko irailean, erakusketa honek jarraipena izan zuen. Roberto Comas zenak diseinatutako bederatzi modelok eman zioten jarraipena erakusketari. Izan ere, Roberto Comasen taldeak eraikin honetan aurkeztu nahi izan zituen modelook.

Maniki

Erakusketaren bidez gogorarazi nahi izan zituzten paperarekin hain bikaina izan zen sortzailearen lana eta dedikazioa. Erakusketak hiru bloke izan zituen: Lehenengoa “¡Viva las Vegas!” izeneko fantasiak osatu zuen. Bigarrena lau modelok osatu zuten, bertan Pombal markesa agertzen zen islatuta bere gorteko hiru emakumeekin batera. Eta, era berean, Jose I erregearen lehenengo ministroaren bestelako irudi bat ere ikus zitekeen, XVIII. mendearen lehenengo erdialdean sortua, hain zuzen.

Irudi horretan, Pombal markesa jesarrita eta bere gorteko emakumeez inguratuta agertzen zen. Pertsonaia guztiek paperezko jantziak dituzte, eta jantzi guztiak dira zuriak eta urdinak. Keinu horrekin Roberto Comas Portugaleko baldosa txikiak gogora ekartzen saiatu zen. Hirugarren blokeak erabateko omenaldia egin zien munduko zenbait diseinatzaileri.

Manikiak

2010eko urtarrilaren 10etik aurrera, erakusketa berri bat dugu ikusgai erakusketa-areto honetan. Oraingoan, Ikas Art izeneko Arte Plastiko eta Ikus-entzunezko I. Lehiaketan aurkeztutako lanak ditugu ikusgai. Lehiaketa honekin Gueñesko Udalak, Enkartur Enkarterriko Turismo agentziak eta EHUko Arte Ederretako Fakultateak aktibo mantendu nahi izan dute unibertsitate-arteari buruzko Ikas Art proiektuaren difusioa.