Arenatzarte

 

Ikas Art

Enkarterriko eskualdean Estatu mailako artistak eta balore gazteak sustatzeko ekimena jarri da abian.

Ikas-Art da ekimen horren izena eta ARENATZarten, Gueñeseko eskultura- parkean, du abiapuntua; izan ere, parke hori artearen erreferentzia puntu bihurtu da.

Ikas Art

Europako unibertsitateek duela bi hamarkada egiten zituzten bilkuren izpiritua berreskuratzeko aukera ematen du Ikas-Art ekimenak. Bilkura horien helburu zen unibertsitateetako eskultura, teknologia berriak, marrazkia edo pintura arloak bateratzea.

IKAS-ART EGITASMOA

Enkarterriko eskualdeak, azaroaren 5, 6, 7, 8 eta 9an, Estatu mailako Arte Ederren unibertsitateen lehenengo topaketa hartu du.

Ikas art 1

Guztira Estatuko 14 unibertsitatek hartu dute parte eta atzerriko zentro bat ere gonbidatua izan da, Bordelekoa hain zuzen ere. Guztira 500 bat artelan izan dira ikusgai. Honako hauek dira parte hartu duten unibertsitateak: Altea, Bartzelona, Bilbo, Cuenca, Granada, Madril, Malaga, Murtzia, Pontevedra, Salamanca, Sevilla, Valentzia, Tenerife eta Teruel.

Ikas-Artek Arenatzarten du abiapuntua, baina erakusketa handia denez, Gueñes Udalerriko Sodupe herrira zabaldu da. Gainera, kultur mugimendu hau Enkarterriko eskualde osora heda dadin, Balmaseda gonbidatu dugu parte hartzera. Egitasmo horrek helburutzat du urtero garatu beharreko kultur erreferente berria izatea.

Ikas Art 2

Ikas-Artek 6.000 metro koadro ditu erakusketarako, ikusle guztiei irekia. Gueñeseko Udalerrian erakusketak bina mila metro koadroko bi gune ditu karpetan banatuak. Lehenengoa, ARENATZarte parkean da eta bertan eskultura lan guztiak aurkeztu dira. Bigarrena, berriz, Sodupen jarri da eta teknologia berriekin zerikusia duten artelanak ikusi ahal izan dira.

Ikas Art 3


Balmasedan 2.000 metro koadroko beste karpa bat jarri da, eta marrazketa eta margo lanak izan dira ikusgai.

Unibertsitateko arteari buruzko Ikas-Art topaketa Gueñeseko eta Balmasedako Udalek, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederrak fakultateak eta Enkarturrek antolatu dute, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Sailaren laguntzarekin.

Estatu mailako artistak eta balore gazteak sustatzeko topaketa honetan, Estatu mailako zein Europa mailako Arte Ederrak fakultateetan irakatsi eta egiten den artea ikusteko aukera dago.