Aurkezpena

Gueñeseko hiribilduak kokaleku berria du 2007ko abendutik. Gune horrek nortasun ludiko eta turistiko propioa eman dio herriari, eta naturarekin eta artearekin lotutako ondare elementuetan du oinarria.

Parkea

ARENATZarte eskulturen parkeaz ari gara. Parke horretan artea naturatik bertatik ernatzen da. Egitasmo hau Gueñeseko Udalak eta Enkartur-Enkarterriko turismoa elkarteak jarri dute abian, Enkarterriko turismoaz gain, ekonomia, gizarte eta kultura garapena sustatzeko.

Parkea

ARENATZarte sortzeko ideiak Enkarturreren Turismo Estrategiaren Planaren (2005) ondorioetan du oinarria. Plan horrek dio parke botaniko hau Enkarterriko eskualdea eta herria bera naturaz eta kulturaz jantzitako nortasun ludiko eta turistiko propioarekin hornitzeko toki aproposa dela; herriko, eskualdeko zein kanpokoentzat erakargarria den produktu berria alegia.

Ondorio horiek aintzat hartuta, Gueñeseko Udala eta Enkartur elkarlanean hasi ziren, eta lan horren emaitza da ARENATZarte. Egitasmo horrek Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailburuordetzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gueñeseko Udalaren diru-laguntza jaso du.

ESKULTURA PARKEAREN KOKAPENA

ARENATZarte Arenatza lorategi botanikoan hedatzen da bere 1,5 hektareako eremuan. Lorategi horretan hogeita hamar zuhaitz berezi aurki ditzakegu, hauetako batzuk ehun urte baino gehiago dituzte eta hainbat pasealekutan banatzen dira. Erabilera kulturaleko gunea da eta Arenatza parkeko aberastasun botanikoarekin bat egiten du.

Natura eta artea uztartu nahi dituen egitasmoa da, baina gune naturala hondatu gabe.

Parkea

ARENATZarte hedatzen den gune naturalak bere zokoetatik pasatzera eta hango eskultura abangoardistak ezagutzera gonbidatzen gaitu. Hantxe aurkituko ditugu Koldobika Jauregi, Angel Garraza, Vicente eta Fernando Roscubas anaia artisten artelanak, Mikel Lertxundi eta Marijose Recalde. Etorkizunean beste euskal artista ezagun batzuen lanak ere ikusteko aukera izango da.

Halaber, gune honetan hainbat eraikin daude, txikiak baina erabilera handikoak; besteak beste, erakusketak antolatzen diren “Kristalezko eraikuntza”, turismo bulegoa eta oroigarri-denda jasotzen dituena eta “Lorategiko etxea”. Azken honetan hainbat tailer artistiko antolatzen dira, eta gainera, artista ospetsuen neurri txikiko obrak biltzen dira.

Eraikuntza horiez guztiez gain, Gueñeseko Udaletxea dago, 1910ean Leandro Urrutiarentzat eraikia. Urrutia jauna Mexikon aberastu zen indianoa zen. Honek ere kultura erreferentziazko beste elementu bat gehitzen dio gune honi.Parkea

Esparru hori aire libreko erakusketen politikarekin dago lotuta. Koldobika Jauregi gipuzkoarrak egin zuen lehenengo erakusketa, eta jarraian Angel Garrazak, Roscubas anaiek, Mikel Lertxundi eta Marijose Recalde.

ARENATZarten egiten den erakusketa bakoitzeko artelan enblematikoena erosten du Gueñeseko Udalak. Halatan, bilduma propioa izango du eta parkean erakutsiko du.

Parkea

ARENATZarten bada sortzaile gazteentzako lekurik. Kristalezko Eraikuntzan “Imágenes de Land Art” bezalako nazioarteko erakusketak eta euren ibilbideari ekin berri dioten gazte artisten erakusketak antolatzen dira. Duela gutxi, “Enkarterriko gune publikoetan parte-hartzeko egitasmoak”lehenengo lehiaketaren irabazleen obren erakusketa egin da. Irabazleak Leioako Arte Ederretako hiru ikasle izan ziren.

ARENATZarte, Enkarterriko turismo eskaintzaren osagarri da, kultura eta turismo erakargarritasun handiko elementu berria. Horren adibide da parke honetan ernatu den Ikas Art egitasmoa, Estatu mailako Arte Ederrak institutuen lehenengo topaketa.

Parkea

Garrantzi handiko kultura erreferentea dugu gure aurrean. Ez da zaila parkera iristea; izan ere, inguruan ditu Feve-ren geltokia eta Bizkaibus-en geltokia.

Interesgarria