Arenatzarte

 
Angel Garraza artelana

Bestalde, Angel Garrazaren obra oroimenaren eta oroitzapenen inguruko hausnarketaren “Si levantara la cabeza” sailekoa da. Urtutako brontzez egindako obra hau bost metro eta erdikoa da eta tona bateko pisua du. Obra honen bidez, oroimenaren eta oroitzapenen inguruko hausnarketa egiten du autoreak.

Berdez patinatutako brontzezko obraren ildoa behetik gora doan espirala da. Obraren bidez, Angel Garrazak gizakiaren eta naturaren arteko loturaren eta horren beharraren hausnarketa helarazi nahi digu.

Hori dela eta, belar berdetik azaleratzen da obra eta belar horretan bertan pausatzen dira behekoz gora jarririko hiru buruak, ARENATZarte parkeko urmaelaren esparruan.