Arenatzarte

 

Gueñeseko Udalak ARENATZarten egiten den erakusketa bakoitzaren artelan enblematikoena eskuratzen du.

Gaurdaino Mikel Lertxundiren eta Koldobika Jauregiren lanak besterik erakutsi ez badira ere, eskulturen parke honek baditu beste hainbat lan ere. Besteak beste, Angel Garrazarena, eta Vicente eta Fernando Roscubas anaiena. Lan hauei, gainera, bosgarren proposamen bat gehitu zaie: Marijose Recalde artista iruindarrarena.

Gueñeseko Udala artelan horiek eskuratu ditu artea eta natura lotzeko eta turismoa sustatzeko asmoz.

Mari Jose Recalderen erakusketa

Marijose Recalderen lanak 2009ko abenduaren 14an argia ikusi zuen ARENATZarte parkeko ibilbidean erreserbaturik zeukan gunean. 3,8 metroko altuera eta 1,8 metroko zabalera eta luzera dituen eskultura honek “Naturaleza” du izena eta poliester-erretxinaz eginda dago. Eskulturak zuhaitz batean eroso jarrita dagoen gizon bat irudikatzen du. Gizonak ez du inolako kezkarik eta ez da konturatu ere egiten zuhaitza erdi moztuta dagoela.

Mari Jose Recalderen erakusketa 1

Irudi horren bidez, Marijose Recaldek adierazi nahi izan du zein gutxi arduratzen garen naturaz. Izan ere, neurriz kanpo baliatzen dugu natura; eta, artista iruindarrak doen bezala, "zaurituta dago eta erortzeko zorian, Baina, gu ez gara horretaz ohartzen eta erabiltzen jarraitzen dugu, bere horretan egongo balitz bezala".

Irudiak barruan burdinazko egitura du oinarriari soldatuta, eta oinarria zapatari lotuta dago. Eskultura egiteko poliuretano-aparra, eta zenbait oihal eta beira zuntz modelatu ditu, eta horrekin estali du poliesterrezko erretxina.