Arenatzarte

 
Roscubas anaien artelana

Baina, Gueñesko Udalak aire zabaleko eskultura parke honetako erakusketara ekarri duen proposamen figuratiboena eta koloretsuena, zalantzarik gabe, Vicente eta Fernando Roscubas anaien obra da.

Ia hiruna metro eta erdiko bost buru totemiko dira, beira-zuntzezkoak, poliester erretxinaz bukatuak eta erresistentzia handiko pintura sintetikoz margotuak.

Ikusi bezain pronto, neurri handiko bost giza aurpegi ikusten ditugu, parkearen alderdi organiko eta biziaren sinbolo. Beraz, bost buru horiek parkearen zaindaritzat har ditzakegu. Hortik datorkie “Tótems, defensas y porteros” izena.

Duela hamarkada bat Bilboko anaia bikiek hasi zuten egurrezko totemen obra esanguratsu eta osoaren atal dira bost zaindari horiek. Totem sail horien izena “Los aliados deben ir en armonía” da, eta guztira egurrezko eta xaflazko 50 totem ditu. Madrileko eta San Franciscoko arte-galerien bidez merkaturatzen dira obra horiek. Beirut, Alemania, Nueva York, Mexiko edo Errusia bezalako herrialde urrunetara banatu izan dute euren obra.

Hasierako obra horiek bilakaera izan dute. Hasieran armada txikia osatzen zuten gerlariak ziren; baina, Gueñesera iritsi diren totemak eskultura-parke honen zaindari eta babesle bihurtu dira.