Arenatzarte

 

ARENATZartek aldi baterako erakusketa berria aurkeztuko du: Alfa Arte

Erakusketa hau Eskultura Ezagutu programakoa da eta izen handiko artisten zortzi eskulturak osatzen dute.

ARENATZartek parke botanikoaren 1,5 hektarea hartzen ditu eta eremu horretan jarriko dute aldi baterako erakusketa berria. Enkarturrek eta Gueñeseko Udalak kultura, arte eta botanika ekimen honi 2007an hasiera eman ziotenetik, aldi baterako laugarren erakusketa izango da.

Oraingo honetan, erakusketa Alfa Artekoa da eta Eskultura Ezagutu programaren zati da. Alfa Artek, bere Eskultura Ezagutu programaren bidez, 2 urte daramatza kultura hedatuz, bai arlo publikoan bai arlo pribatuan.

Horrela, ekaina bitartean Gueñeseko kultur eremu horretan ikusgai egongo den erakusketak aukera emango du, besteak beste, José Ramón Anda, Ángel Garraza, Néstor Basterretxea, Pedro Txillida, Jesús Lizaso, Juan Aizpitarte eta Carlos Ciriza eskultore handien obrak ezagutzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak, Gueñeseko Udalak eta Enkarturrek babestutako erakusketa Alfa Arteko funtseko tamaina handiko zortzi eskulturak osatzen dute. Eskultura horiek brontzezkoak, corten altzairuzkoak, burdinazkoak edo aluminiozkoak dira. Erakusketa jendearentzat eskuragarri den eremu ireki batean aurkezten da, jendeak izen handiko eskultore horien adierazteko modua ezagut dezan.

ARENTZarte parkea leku ezin hobea da tamaina handiko eskultura horiek ikusi eta, bide batez, eremu naturalaz zein aberastasun botanikoaz gozatzeko.

ARENATZarte zabaldu zenetik lau urte igaro dira, eta urte horietan arte eta eskultura estilo ezberdinak ezagutzeko aukera izan dugu Koldobika Jauregiren (Barna Kanta) eta Mikel Lertxundiren (“Natura eta oreka- Naturaleza y equilibrio”) eskutik. Halaber, Euskal Oiloa berriz sortzeko modu ezberdinak erakutsi dizkigu Fusion Artek.

Orain laugarren aldi baterako erakusketaren txanda da: Alfa Arteren “Eskultura Ezagutu”. Proiektu hori 1993an jaio zen Alfa Taldearen barruan.

Alfa Taldea, Euskadiko industria talde nagusietako bat da, eta arte izpiritua eta industria logistika lotzen dituen enpresa bat dauka: Alfa Arte. Enpresa horrek artisten eta ondare-kudeatzaileen esku jartzen du Alfak ia 100 urteetan zehar bildu duen industria-esperientzia Horrela, Alfa Arten elkartu egiten dira industria arloko ezagutzak eta artisten sormen-gaitasuna euren obra gauzatzeko.

Eremu horretan pentsatu eta egin dira datozen lau hilabeteotan ARENATZarten ostatu hartuko duten zortzi eskulturak:

Torso Tuercebarras

Pedro Txillidaren “Torso”. Brontzezko eskultura, 1,7 tona. Neurriak: 400x240x160 zentimetro.

Jesús Lizasoren “Tuercebarras”. Brontzezko eskultura, 500 kilo. Neurriak: 180x240x220 zentimetro.

Izenbururik gabe I Izenbururik gabe II Izenbururik gabe III

Angel Garrazaren “Izenbururik gabe”. Aluminiozko hiru eskulturen multzoa.

Belle Epoque

Juan Aizpitarteren “Belle Epoque”. Lakatutako burdinazko 100 kiloko 11 pieza, 500 zentimetroko diametroa osatzen dute.

Mari

Nestor Basterretxearen “Mari”. Brontzezko eskultura, 200 kilo. Neurriak: 50x50x200 zentimetro.

Akelarre I Akelarre II

Nestor Basterretxearen “Akelarre”. Brontzezko eskultura, 200 kilo. Neurriak: 50x50x200 zentimetro.

Kirolari zaharra Estructuras sonoras

Jose Ramón Andaren “Kirolari zaharra”. Brontzezko eskultura, 180 kilo. Neurriak: 50x30x165 zentimetro.

Carlos Cirizaren “Esculturas sonoras” Burdinazko eta corten altzairuzko 100 kiloko hiru eskultura.