Arenatzarte

 

Koldobika Jauregiren erakusketa

ARENATZarte parkea inauguratzearekin batera egin zen lehenengo aldi baterako erakusketa, Koldobika Jauregi eskultore gipuzkoarraren erakusketa hain zuzen. Arrakasta handia izan zuen, eta, ikusleek hala eskatuta, ia-ia 18 hilabetez egon da ikusgai.

Koldobika Jauregiren “Barne Kanta” erakusketak hamasei artelan dauzka, eta artea naturatik bertatik ernatzen den gune honetan daude banatuta.

“Barne Kanta” eskultore baliotsu honen “Kantu Ixila” izeneko erakusketa garrantzitsuaren jarraipena da. Erakusketa berri honetan, barnetik proiektatutako paisaia transmititzea bilatzen du. Azken batean, Koldobika Jauregi autoreak berak deskribatzen duen bezala, bere xedeak honako hauek dira: irekitzea, bere sekretuak erakustea edo parkeko bazter baten berezitasuna erakustea.

Koldobika Jauregiren erakusketa 1

Markina eta Lasturreko mendietatik ekarririko harri isilak; kantu latzeko harri gogorrak, bere biluztasun nabarmenaren poesia direnak; begiratzen gaituzten harriak. “Gure ondoren beste amets batzuk dituztenak etorriko dira, baina hauek bere kantu propioarekin mantenduko dira. Arenatzako isiltasun lasaiak baino ez digu lagunduko horiek hautematen” laburbiltzen du Koldobika Jauregik.