Arenatzarte

 

Oilo erakusketa

Datorren 2010eko urriaren 4ra arte (astelehena) Gueñesko eskultura parkea (ARENATZarte) oilar itxurako eskultura barregarriek beteko dute. Eskultura horiek euskal artistek eta Enkarterri eskualdeko ikastetxeetako ikasleek margotu dituzte.

“Fusion art” izena duen erakusketa hau sortzailea da. Bertan protagonista oilarra da, Euskal Oiloa hain zuzen ere.

Oilo erakusketa 1

Hogeita hamar oilar inguruk ARENATZarte ingurune natural eta artistikoarekin bat egin dute, eta, horrela, kaleko museo berezi honek erakusten digu beste alderdi sortzaile bat eta asko ditu.

Erakusketa original honetan, eskualdeari lotutako ikastetxe eta artisten kolaborazio desinteresatuari esker, ikuspuntu original eta dibertigarria eman zaio Euskal Oiloari, Zilarra motakoari hain zuzen ere.

oilo gorri bat

Kolaboratzaile bakoitzak, kontzeptu bat plastikoki adierazteko orduan, bere berezitasun sortzaileak irudikatu ditu.

“Fusion Artek bi helburu ditu: alde batetik, parkearen naturak berak artearekin duen batura eta fusioa erakusketa berritzaile batean adieraztea da; eta, bestetik, Gueñesi estuki lotutako arraza autoktonoaren berezitasuna artista askoren adierazpenarekin erakustea. Euskal Oiloa sustatu nahi izan dugu. Arraza hori gure herriari estuki lotuta dago, 14 urtetik hona, urtero San Jose azokan ikusi ahal izan dugun monografikoak erakusten duen moduan. Halaber, gure udalerriaren ezaugarri berria izango da: Bilbon behiak, Balmasedan astoak edo Berlinen hartzak dituzten bezala, Gueñesen elementu bereizgarria izango da” azaldu du Koldo Artaraz Gueñeseko alkate eta Enkarturreko presidenteak.

Oilo erakusketa 2

Fusion Artek dirauen bitartean, datorren urriaren 4rarte, umeentzako hainbat jarduera antolatuko dira. Doakoak izango diren arren, aurretik izena eman beharko da plaza kopurua mugatua delako. Jarduera horiek 4 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta daude eta taldeek gutxienez 10 eta gehienez 40 ume izango dituzte. Bertan, buztin, pintura eta kamiseten diseinu tailerrak egingo dira.

Bestetik, erakusketa hau martxan jartzeko, Enkarturrek eta Gueñesko Udalak, ARENATZarteren bidez, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren laguntza izan dute.

Kolorez margoztutako oiloa Oilo zuri bat


Nabarmendu beharrekoa da, erakusketa honako hauen laguntza desinteresatuari esker egin ahal izan dela:

  • Koldobika Jauregi
  • Mikel Lertxundi
  • Mari Jose Rekalde
  • Ion Fiz
  • Rafael Aldama
  • Javier Garma
  • Jose María García
  • Kepa Intxaurbe
  • Cristina Pujalte
  • Paula Mónica Betanzos
  • Colegio San Viator de Sopuerta
  • IES Balmaseda
  • Colegio Maristas Zalla
  • Abellaneda Ikastetxea Sodupe
  • CP Eretza Sodupe
  • Koldo Tellaetxe
  • Rosa Parma
  • Jorge Nuñez
  • Naroa Armendáriz
  • Ander Laucirika
  • Amaya Blanco
  • Jon Elorza
  • Damaris Pan
  • Julen Aguirre
  • Juan Pablo Orduñez
  • Alain Astola
  • Mirian Peña