Arenatzarte

 

Arenatzarte eskultura-parkearen sarreran kristalezko eraikin bat dago, eta bertan artearekin lotutako bilduma garrantzitsuak jartzen dira ikusgai. Kasu honetan, paperezko soinekoen lehiaketa honekin lotutako erakusketa izango dugu ikusgai urriaren 10a, igandea, bitartean. Bertan, 2009ko edizioan irabazle izan ziren soinekoak ikusi ahal izango ditugu.

Aurtengo edizioa amaitu ostean, erakusketa horretako diseinu horien ordez, datorren larunbatean irabazle izango diren soinekoak jarriko dira..

Erakusketa honetan, halaber, Ion Fiz euskal diseinatzaileak paperez soilik egin zuen diseinua ere egongo da. Diseinu hori Cibeles ibiltokira eraman zuen “My Way” bildumarekin batera.

Saski bat, abaniko bat eta bi paperezko katuak Soineko Flamenko soineko bat Gala soineko bat Umeentzako jantziak Gala jantziak Gala jantziak 2 Eskuturrekoa


Bestalde, Madrileko Noemí Gómez Posada artistak “Diálogos… Papel y moda” erakusketa aurkeztuko du ARENATZarte parkearen barnealdean dagoen erakusketa aretoan.

Noemí Gómez Posadas artista madrildarrak Gueñes udalerria aukeratu du bere obrari buruzko erakusketa lehenengo aldiz Euskadin aurkezteko. Eta zergatik aukeratu du Gueñes? Batetik, bere artea oso lotuta dagoelako Paperezko Soinekoen Lehiaketa Internazionalarekin, eta, bestetik, lehiaketa horrek tradizio luzea duelako.

Hogeita hamar margolanek osatzen dute “Diálogos… Papel y moda” izeneko erakusketa gorena. Artistaren hitzetan “margolan horietan moda diseinuez gain, papera lantzeko modu asko eta askotarikoak erakusten dira: paper plegatua (Origami tekniken adibide gisa), paper zimurtua, tolestua, papera gainjartzea, hondakin zatiekin egindako konposizioak eta jositako paper zatiak”.

Diálogos de papel y moda erakusketa 1 Diálogos de papel y moda erakusketa 2 Diálogos de papel y moda erakusketa 3 Diálogos de papel y moda erakusketa 4


Azken batean, oso erakusketa berezia da, eta bertan papera da, zalantzarik gabe, diseinatutako jantzien eta azken obraren arte eta parte, euskarri eta material.