Berdintasuna

Marxoaren 8a 

Emakumearen Nazioarteko Eguna Clara Zetkinek proposatu zuen lehenengoz. 1910ean Kopenhagen egindako Emakume Sozialisten Biltzarreko ordezkaria zen Zetkin. 1911n Emakumearen Nazioarteko Lehenengo Eguna egin zenean, milioi bat emakumek baino gehiagok hartu zuten parte publikoki. Botoa emateko eta kargu publikoetan jarduteko eskubideaz gain, lan egiteko eta bokazio-irakaskuntzara sarbidea izateko eskubidea izatea eta lan-esparruko bazterketak amaitzea eskatu zuten.

Gaur egun euren horretan diraute berdintasunaren, justiziaren, ahalduntzearen eta partaidetza soziopolitikoaren aldeko zein emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokek.

Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna, nazioartean adostutako data da, mugimendu feministaren, emakumeen elkarteen eta berdintasuna lortzeko laguntza ematen duten emakume eta gizonen lana aitortze aldera. Bada, egun hau gogoratzeko Izaskun Barrosoren “Evolución de una muñeca” bakarrizketaren antzezpena izango dugu, emakumeen unibertsoaren irakite-prozesua erakusten duena.