Alkateen ituna

Gueñesko Udalak Alkateen Itunarekin bat egin zuen 2013ko otsailean.

Alkateen Ituna beren lurraldean energia-eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarrien iturriak erabiltzeko konpromisoa hartu duten tokiko eta eskualdeko agintarien parte-hartzea duen Europako mugimendu nagusia da.

Dagoeneko Euskadiko hogeita hamar udalek baino gehiagok hartzen dute parte Lurraren berotzeari erantzutea xede duen itun honetan, eta asmoa da 2020. urtea baino lehen betetzea Europar Batasunak ezarritako helburua, hots, karbono-dioxidoaren (CO2) emisioak % 20 murriztea.

Europako Batzordearen Energia eta Garraio Zuzendaritza Nagusiaren ekimen horren bidez, urrats bat gehiago eman nahi da EBk 2020rako ezarritako helburuetan, CO2 emisioak gutxienez % 20 murriztuz. Horretarako, energia-eraginkortasuna % 20 areagotu nahi da, eta energia-eskariaren % 20ri energia berriztagarriak erabiliz erantzun. Helburua da energia aurreztea xede duten zenbait jarduketa sustatzea. Horretarako, lehenik eta behin Gueñes kontzejuko energia-egoera aztertu zen, eta, ondoren, emaitzak oinarri hartuta, energia-eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien iturrien aprobetxamenduaren arloko zenbait jarduera zehatz planifikatu ziren. Ekintza zehatz horiek kontzejuko energia kontsumitzen duten sektore guztietara bideratu ziren: eraikinak eta argiteria publikoa, bizitokien sektorea, zerbitzuen sektorea eta lehen sektorea. Hala, energia-eraginkortasunaren, energia berriztagarrien eta garraio eraginkorraren arloetan egin daitezkeen hobekuntzak aztertu ziren.

Ekintza-plan hori ezarritako urtebeteko epean gauzatu zen, ituna sinatu zenetik zenbatzen hasita, eta entregatu ostean jarri zen praktikan.

Energia Iraunkorrerako Ekintza Planean zehaztutako ekintzak askotarikoak dira: herritarrak kontzientziatzea, eraikinen birgaikuntza energetikorako proiektuak gauzatzea, energia berriztagarriak ezartzea eta argiteria publikoa hobetzea, besteak beste. Proiektu horiek Europako Batzordearen laguntza ekonomikoak jaso ditzakete; hortaz, energia-egoera hobetzeaz gain, lan-merkatua ere biziberritzen da, lanpostuak sortuz.

Lan horren aintzatespen gisa, 2016ko apirilaren 26an, Gueñesko Udalak, Euskadiko beste 31 udalekin batera, ziurtagiri bat jaso zuen Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eskutik. Ziurtagiri horrek balioa ematen dio, hain zuzen, udalek beren energia-agendak garatzeko egindako lanari.

  • Zabaltzen
  • Faktura elektronikoa
  • Enkarterri
  • Enkartur
  • BFA DFB
  • Garbiker
  • Bizkaia.eu