Ingurumena

Uraztegiaren irudia 

Ura ondasun eskasa da, eta ez dugu behar bezala zaintzen. Gure planetaren ur kopuru handia, %98 gutxi gorabehera, itsasoko edo ozeanoetako ur gazia da. Ur gezari dagokionez, %69 glaziarretan edo barruko elurretan dago; %30 ur azpiko ura da; eta %0,7 baino gutxiago ibaietan edo lakuetan dago. Planetako uraren % 0,01 baino ez dugu eskuragarri, beraz. Horrez gain, munduko mila eta bostehun milioi biztanle inguruk ez dute edateko urik.

Hortaz, ura edangarri bihurtzeko prozesua oso garestia da, eta ezin dugu txarto erabili hain eskasa izanda.

Helburuak

Hornikuntza sarea hobetzeko programa:

  • Udaleko hornikuntza sarea berraztertzea.
  • Udaleko hornikuntza sarea berritzea.
  • Udaleko ur kontsumoa kontrolatzea edota murriztea.
  • Ur zikinen araztegietako usain txarren kudeaketa plana eratzea.

Ibai eta erreketako uren kalitatea zaintzeko programa:

  • Ibai eta erreketako uren kalitatea aldian-aldian kontrolatzea.
  • Herritarrak sentsibilizatzeko programa
  • Sentsibilizazio kanpainak burutzea.

Zeure esku dago...
 
Ur-galerak saihestuz gero, guretzat ez ezik, ibaietako zein urtegietako animalientzat ere edateko ur kopuru eskuragarria areagotu egingo dugu,. Horrez gain, galerak eta ur gehiegi gastatzea ekiditean, fakturaren kostea areago dadin ere saihestuko dugu.

Praktika onak

Txorrotak ondo itxiz gero, ura aurreztu egingo duzu.

Txarto dauden txorrotak konpon itzazu. Txorrota ordubetean ura dariola badago, litro bat ur galduko du gutxi gorabehera. Urtebetean, 8.000 litro ur galduko lirateke, beraz.

Ur-ekonomizagailuak instala itzazu (gomazko zein plastikozko atomizagailuak) harraskadako txorrotetan. Horrela, uraren kontsumoa %30 murritz daiteke, eta urtean 50 € baino gehiago izan daitezke.

Komunean ere ura ekonomizatzeko gailuak instala itzazu zisternan.

Garbigailua zein ontzi-garbigailua beteta, hotzean eta xaboi gutxirekin erabil itzazu.

Bainua hartu beharrean, dutxa zaitez, 100 litro ur baino gehiago aurreztuko dituzu.

Garbiketa produktuak erostean, begira ezazu ingurumenarekiko gai toxikorik izan ez dezaten, ezta arriskutsurik ere.